Arrasateko pentsionistek elkartasuna adieraziko diete Frantziakoei

0
254

Argazkia: MB artxiboa.

Herriko plazan egin ohi duten manifestazioan, Arrasateko pentsionistek elkartasuna adieraziko diete Frantziako pentsionistei. Frantziako pentsionistak eta sindikatuak mobilizatzen hasi dira Macronek aurkeztu duen pentsioen erreformaren proiektuaren aurka. Erreforma-proiektuaren helburua erretiro-adina 62 urtetik 64ra atzeratzea da, eta kotizatutako urteak 42tik 43ra igotzea, murrizketarik gabeko pentsioa lortzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen