Arrasateko pentsionistek Donostiako manifestazioan parte hartuko dute

0
271

Bihar, larunbata, Arrasateko pentsionistek Donostian egingo den manifestazioan parte hartuko dute, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua deituta. Arrasateko Pentsionistak elkartetik jakinarazi duenez, manifestaziora joateko autobusa Zalduspeko geltokitik aterako da arratsaldeko 15:45ean. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Alderdi Ederretik.

Bilbon, Gasteizen eta Iruñean ere manifestazioak egingo dira bihar. “Soldatak eta pentsioak benetako KPIaren araberakoak” izatea aldarrikatuko da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen