Arrasateko plataformak eta oro har Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak ostegun honetan Gasteizen mobilizatzera dei egiten dute.
Argazkia: MB artxiboa.
Iruñean mobilizazioa astelehenean egin zen eta Gasteizen etzi (urriaren 28an) egingo da, EHPMek deituta. Ondokoak izango dira aldarrikapenak:
- Gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan osatzea eta 1.200 euroko LGSa ezartzea.
- Prestazio eta zerbitzu publikoetako murrizketekin amaitzea.
- Publiko izaerako energia ekoizteko eta merkaturatzeko politika bat.
- Europar baliabideak eta datozen aurrekontuak pertsonen bizi-baldintzak eta lan-baldintzak hobetzera bideratzea.
- Zerga-politika aldatzea.
Arrasatetik Gasteiza autobus ugari daudenez, Arrasateko Pentsionistek ez dute autobusik antolatu behar izan.
Era berean, Arrasateko Pentsionisten plataformak ere dei egiten du Emakume Pentsiodunen Batzarrean parte hartzera. Bilbon izango da, azaroaren 5ean (ostirala).
Hain zuzen, Zazpi Kaleetan izango da, alde zaharrean, La Bolsa izeneko eraikinean (Pelota kalea, 10). “Genero-arrakalari, soldatetan eta pentsioetan ez!” adieraziko da. Bai, ordea, azaroaren 13ko mobilizazioari.