Ekitaldi irekia jai giroan egingo da astelehenean Herriko plazan, eta borrokaldiaren inguruko aldizkaria eskainiko da bertan.
Argazkia: MB artxiboa / Irudia: Arrasateko Pentsionistak.
Ekitaldian plataformaren aldarrikapenak plazaratuko dira, astelehenero bezala, eta 5 urteetako borrokaren aldizkaria eskainiko da bertan.
Argitalpen honek argazki ugari erakusten ditu eta bi eurotan lortu ahalko da. Ekitaldian ere bizikleten martxari buruzko liburua izango da. Ekitaldi irekia eguerdiko 12:00etan hasiko da.
