Testua: Arrasateko pentsionistak.
Pentsiodunen mugimenduko emakumeak ahotsa altxatu eta berriro diogu pentsioen sistema
publikoaren aldeko gure apustua, pentsio publiko duinak, bidezkoak eta guztientzako nahikoak
exijitzen ditugula, lau urte baino gehiagoko mobilizazio iraunkorraren ondoren eta emakumeak
soldatetan eta pentsioetan diskriminatzen dituen genero-arrakalarekin amaitzeko apostua,
1.080 euroko gutxieneko pentsioen eta ezkontidearen soldataren %100eko alarguntza-
pentsioaren alde jarraitzen dugu.
Adineko emakumeok eta pentsiodunok lan-diskriminazioaren, prekarietatearen, zainketen
feminizazioaren eta bizitzari eusteko zereginen ondorioak jasaten jarraitzen dugu, eta ez dira
aitortzen, eta ez dute eskubiderik sortzen duintasunez bizitzeko besteko pentsioa izateko.
Milaka emakume pentsiodunek miseriazko pentsioekin zailtasun haundiekin bizitzen jarraitzen
dugu; pentsioek ez dute suspertzen beren erosteko ahalmena, eta ez dugu ikusten genero-
arrakalarekin amaitzeko neurririk.
Osasun-zerbitzuen eta mendekotasuna artatzeko zerbitzuen murrizketek, pentsio eskasekin
batera, zaintza-lanak areagotzen ari dira, emakumeei aitortzen ez zaien lanen kontura, eta gure
osasuna eta bizi-baldintzak okertzen ari dira.

Emakumeen borroka PENTSIONISTA aliantzak eraikitzeko gune bat da, sistema patriarkalaren
aurkako borroka da, eta sistema horrek lan-merkatutik kanpo utzi gaitu hamarkadetan, betiko
zaintza-lanaldietan soilik aritzeko.
Eskubideetan eta pentsioetan benetako berdintasuna lortzen ez den bitartean, adineko
emakumeek bizitzaren amaiera larri bizi beharko dute, bakardadean, pobrezian, abandonuan
eta gizarte-bazterkerian.
Nahi eta eskatzen dugu:
1.- 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, hamalau ordainsaritan.
2.- Pentsioetan genero-aldea ezabatzea.
3.- Familiak eta etxeak zaintzeko eta mantentzeko lanaren aitorpen sozial eta ekonomikoa.
4.- Emakumeek egindako eta ordaindu gabeko lanari buruzko eztabaida eskatzen dugu.
5.- Alarguntasun-pentsioa kotizatzailearen ezkonkideak kobratutakoaren %100arekin bat
etortzea, adin mugarik gabe.
6.- SISTEMA PUBLIKO SOZIOSANITARIO DOAKOA ETA UNIBERTSALA ESKATZEN DUGU.
Gora martxoaren 8a! Emakumeok aurrera!
PENTSIODUNEN MUGIMENDUKO EMAKUMEAK




