5 urte bete dira pentsionistak pentsio duinak eskatzeko mobilizazioekin hasi zirenetik. Arrasateko pentsionistak Herriko plazan bildu dira gaur, astelehenero bezala, eta jai giroan egin badute ere, argi utzi dute “mila arrazoi ditugula borrokan jarraitzeko. Lortutakoa ospatu egiten dugu: 2013ko PPren erreformaren IRP indargabetzea eta aurten izango dugun %8,5eko igoera. EHPMkoek euria ari zein eguzkia izan, 230 astelehen geroago ere kalean jarraitzen dugula ospatzen dugu.” Ekitaldian ohorezko aurreskua dantzatu da, eta bizikleten martxari buruzko liburua erosteko aukera izan da.
Bilkuran irakurritako testua: