Arrasateko Pentsionistek Gasteizko manifestazioan parte hartu dute

0
451

Bideoa eta argazkiak: Arrasateko Pentsionistak.

Adineko pertsona ugarik eskatu dute Eusko Jaurlaritzak 1.080 euro arteko pentsioa osatu dezala. Baita ondoko aldarrikapenak ere:

“Pentsioetan generoen arteko berdintasuna salario eta pentsioetan, alargunen pentsioen babes osoa, sistema publikoaren babesa eta murrizketen aurka oro har”.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimenduak azkenaldian mozioak aurkeztu ditu udaletxeetan, eta denera 177ren babesa lortu du:

Autonomia erkidegoko 149 udalenak eta Nafarroako 28renak. Gainera, Batzar Orokorren onespena ere jaso du.

Mobilizazio hau Eusko Jaurlaritzaren ondoan izan da, hauteskunde-kanpainaren testuinguruan, eta EHPMek herritarrei ondokoa eskatu die:

“Botoa ematean koherentzia izatea, aldarrikapen hauek gogoan izatearen garrantzia azpimarratuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen