Arrasateko Pentsionistak: “Euskadin pentsioen %40 pobreziaren langa azpitik dago”

0
583

Asteleheneko bilkuran ere salatu dute “Save The Children-en arabera, Euskadin probezia-arriskua handia zuten 142.000 etxetan haurrak bizi zirela” Covid-19aren krisia baino lehen.

Argazkiak: Arrasateko Pentsionistak.

Herriko plazako elkarretaratzeak gaitzetsi du “pobrezia saihestezina ez dela, hautu politiko bat da, aberasatasunaren banaketarekin zerikusia duena”. Horregatik “gobernuek, besteak beste, zerga-erreforma sakona egin behar dute”.

Gaitzetsi dute “ez dela duina Gasteizko Gobernuak Europako Funtsak bideratu nahi izatea Iberdrolari, Petronorri, Abiadura Handiko Trenari eta Euskadin instalatuta dauden hainbat multinazional laguntzera”.
Hau da, “elite ekonomiko eta finantzieroari laguntzea, premia biziko lehentasunak daudenean”.

Horren aurrean, hainbat pentsionistek 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu dute beste behin, bai eta generoen arteko arrakala ixtea ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen