Milaka pentsiodun gipuzkoar kalera atera dira gaur Donostian, Gasteizen (gaur arratsaldean Bilbon egingo dute) eta Espianiar Estatuko gainerako lekuetan, pentsio duina jasotzeko eskubidea defendatzeko eta Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroaren dimisioa eskatzeko. Bertan ere Arrasateko eta Debagoienekoak izan dira aldarrikapen berdinak defendatzeko asmoarekin.
«Ez dugu onartuko duela lau urtetik eskatzen ditugun premiazko aldarrikapenak jasotzen ez dituen erreformarik», ohartarazi dute komunikatuan, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 1.200 euroko Lanbide arteko Gutxieneko Soldata eta % 100eko alarguntza-pentsioa azpimarratuz.