Arrasateko Pentsionisten plataforma Brusela, Bergara eta Herriko plazan izan da

0
432

Plataformako ordezkaritza bat Bruselako Martxan izan zen, beste bat Bergarako manifestazioan eta atzo ohiko bilkura egin zen Arrasateko Herriko plazan.

Argazkia: Tono Caamaño.

Arrasateko eta Euskal Herriko pentsionisten mugimenduak positiboki baloratu dute Bruselarako Martxa.

Atzo (astelehena) azaldu egin zuten martxa Bilbon abiatu zela, eta estatu espainiarretik “ekimen horretako parte-hartzaileen erdia Euskal Herrikoak izan zela. Beste erdia estatu espainiarreko beste lurralde batzuetakoa”.

Arrasateko ordezkaritzak nabarmendu du Europar Parlamentuko egoitzan europarlamentariekin egindako bilera, bertan ondoko alderdiek parte hartu zutelarik:

“EH Bildu, Unidas Podemos, En Comú Podem, UP Antikapitalistak eta Belgikako Lanaren Alderdi, baita Europako hainbat herrialdetako pentsiodunak batzen dituen Gobernuz Kanpoko Erakunde bat ere”.

Indar politiko horiek “prest agertu ziren Euskal Herriko eta Espainiako Estatu osoko pentsiodunen plataforma eta mugimenduekin harremanak errazteko”.

Arrasateko Pentsionistek salatu dute Europar Parlamentuak “debekatzen duela Parlamentuaren eraikinaren atarian bilkurak edo prentsaurrekoak egitea. Hala ere, hasieran prentsaurrekoa atarian egitea lortu genuen”.

Arrasateko eta Euskal Herriko mugimenduek Bruselarako Martxa “arrakastatsua” izan zela azpimarratu dute, adibidez beste pentsionista mugimenduekiko harremanak:

“Elkarrenganako errespetua, esperientzia partekatuak eta modu bateratuan borrokatzen jarraitzeko gogoa, pentsiodunen mugimendu bakoitzaren idiosinkrasia errespetatuz, bikaina izan zen”.

Aurrera begira, topaketa horrek “bat etor daitezkeen ekimen berrietako bideak irekitzen ditu”. Bide honetan, Arrasateko Pentsionisten ordezkaritza batek ostiraleko Bergarako manifestazioan parte hartu zuen, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean.

Bergarako manifestazioan Txarok eta Tonok parte hartu zuten, eta mobilizazioak, besteak beste, Covidarekin hildako 40 lagunak izan zituen gogoan.

Gainera atzo, astelehenero legez, hainbat pentsionistek elkarretaratzea egin zuten Arrasateko Herriko plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen