Arrasateko pentsiodunen plataforma Bilboko mobilizazioetan izan da

0
547

Arrasateko pentsiodunen plataforma Bilboko mobilizazioetan izan da gaur, Aste Nagusian. Milaka pentsiodun Bilboko kaleetan izan dira astelehen honetan 1.080 euroko pentsio duinak eskatzeko. Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak (MPB) deitutako manifestazioa Moyua plazatik Areatzako kioskoraino abiatu da eta 5.000 pertsona baino gehiagok babestu dute, deitzaileen arabera.

Aste Nagusiko astelehenarekin batera eta txistulari talde batek lagunduta, pentsiodunak lau zutabetan ibili dira, maskara eta segurtasun distantziekin. “Atzerapausorik ez. Borroka hau irabazi egingo dugu “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen