Arrasateko Pentsiodunek exijitu dute gobernuek “askoz gehiago egitea”

0
540

Elkarretaratzeak egiten jarraitzen dute astelehenetan Herriko plazan. Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak salatu du Toledoko Itunak “ez duela nahikoa egin”.

Argazkia: Arrasateko Pentsiodunak.

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak baloratu du Toledoko Ituneko lehendakariarekin egindako bilera “bi urte eta bederatzi hilabetetik egiten ditugun mobilizazioen ondorio dela”.

Gainera, mugimendu honek “jasotako babes sozial eta sindikalarekin batera, lortu dugu gaur alderdi politikorik ez egotea 2013ko erreforma berpizteko prest”.

Hala ere, “desengainua hartzen dugu bi urtez gobernu berriak izan ondoren, ez direlako hartu haiek agindutako erabakiak Pentsio Publiko duinen Sistem Publikoa bermatzeko”.

Izan ere, estatu mailako itun hori hasi da “pentsioetako murrizketak gainditu gabe, gutxieneko pentsioa nabarmen hobetu gabe eta aurrekontuak arauz bermatu gabe”.

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua “ez gara besoak gurutzatuta geratuko”, eta hemengo erakunde publikoek “ere ezin dute beste alde batera begiratu”. “Gobernatzen duenak gobernatu, guk pentsioak defendatu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen