Gainera, maiatzaren 1eko mobilizazio sindikaletan parte hartuko dute. Maiatzaren 12an, elkarretaratzea egingo dute Gasteizen, Legebiltzarrari eta EAEko Gobernuari euren aldarrikapenei babesa eskatzeko.
Testua: EHPM.
Salatzen dugu:
Bizitzaren kostuaren hazkunde zentzugabea, gero eta pentsiodun gehiagori modu negatiboagoan eragiten ari zaiona. Gure pentsioek erosteko ahalmenaren % 3 galdu zuten 2021ean, eta 2022an are gehiago galtzeko bidean dira. Gobernuek arazoari aurre egiteko hartutako neurriak ez dira nahikoak, eta energiaren oligopolioek milioikada euroko irabaziak izaten jarraitzen dute,
kontsumitzaileok ordaintzen ditugun prezioak garestituz.
Gizarte-kotizazioko diruz bultzatzeko Enpleguko Pentsio-Planen Lege-Proiektuak aurrera jarraitzen du Kongresuan, eta espero dugu Unidas Podemos, ERC, EHBildu, BNG, CUP, Compromis eta Mas Pais alderdi politikoek aurkeztutako zuzenketek lege-proiektua behin betiko onartzea eragoztea. Gerrarekin edo gabe krisiarekin edo krisirik gabe gero eta aberatsago bihurtzen direnek bultzatutako errenta-ituna amu bat da beren etekin izugarriak ezkutatzeko eta soldata, pentsio eta zerbitzu publikoetan murrizketa berriak
justifikatzeko.
Deialdia egiten dugu:
2022ko maiatzaren 1ean, MPEHk gure helburuak lortu arte kalean jarraitzeko borondatea berresten dugu, eta langileei eta pentsiodunei bereziki dei egiten diegu Euskal Herriko hiri eta herrietan helburu horiekin antolatutako mobilizazio sindikaletan
parte har dezaten.
1886an Chicagoko langileek 8 orduko lanaldiagatik greba egin zutenetik, maiatzaren 1a langileen borrokaren nazioarteko eguna da, eta 2022an inoiz baino arrazoi gehiago ditugu kalera irteteko. 1886an borrokatzeak merezi izan zuen eta 8 orduko lanaldia lortu zen, 2022an borrokatzea da gure berme bakarra aurrera egiteko eta gure aldarrikapenak lortzeko.
Maiatzaren 12an, elkarretaratzea egingo dugu Gasteizen, Legebiltzarrari eta EAEko Gobernuari eskatzeko gure aldarrikapenei babes esplizitua eman diezaietela, eta beharrezko erabakiak har ditzatela Gutxieneko Pentsioa 14 ordainsaritan 1080 euro garbi arte errealitate bihurtzeko eta osatzeko. Goizeko 11etan aterako gara Gasteizko Udaletxeko plazatik Legebiltzarrera autobusak antolatzeko orduan kontuan izan.




