Arrasateko Pentsionisten Plataformak zapatuko Bilboko manifestaziorekin bat egingo du

0
409

Argazkia: Arrasateko Pentsionisten Plataforma.

Euskal Herriko Mugimendu Pentsionistak otsailaren 12an hartuko ditu berriro Bilboko kaleak 21/2021 dekretuaren aurka manifestazioa egiteko. Iruñean eta Lizarran ere manifestazioak egingo dira. Arrasateko pentsiodunek bat egingo dute mobilizazioarekin, eta bertara joateko autobusa antolatu dute. Zalduspeko geltikitik irtengo da larunbatean, goizeko 10:15ean.

Mugimendu pentsiodunetik azaldu dutenez, “Mobilizazioarekin bat egingo dugu, 2021eko abenduko erreformak ez dituelako betetzen egindako promesak, gure aldarrikapen gehienak baztertzen dituelako, eta ateak irekitzen dizkiolako murrizketa berriei eta pentsio publikoen kudeaketa-eredu pribatuen aplikazioari”.

Halaber, “gutxieneko pentsioak miserableak direla eta eskatzen ditugun 1080 euroetatik oso urrun daudela” azpimarratu nahi izan dute. Hori dela eta, otsailaren 12an manifestazioa egingo dute berriro Bilbon. Manifestazioa Plaza Eliptikotik abiatuko da eguerdiko 12:00etan.

Manifestazioan eskatuko dute “2022rako eta hurrengo urteetarako bermatzea benetako KPIaren igoeraren arabera errebalorizatutako pentsioen erosteko ahalmena; pobreziaren mugatik beherako pentsiorik ez egotea bermatzea, eta batez besteko soldataren % 60an egotea, 1080 euroko gutxieneko pentsioarekin; eta pentsio publiko duinak, bidezkoak eta nahikoak bermatzea, 2011, 2013 eta 2021eko erreformen murrizketak indargabetuz.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen