“Duintasunez lan egin nahi dugula” aldarrikatu dute taberna eta jatetxeetako langileek. Bilkuraren amaieran udaletxeari bizkarra eman diote.
Covid-aren testuinguruan, Jaurlaritzak gaurtik taberna eta jatetxe guztiak itxita egotea agindu du. Ostalariak, baina, ez dira etxean geratu eta kalera atera dira.
Herriko plazan elkartu dira beste herritar ugarirekin, eta SOS bat helarazi dute, aldarrikatuz “duintasunez lan egin nahi dugula”.

Txaloak, txistu soinuak,… izan dira eta ‘Maritxu Kajoi’ ere abestu da bilkuran. Ondoren, Alde zaharreko kaleetan zehar, manifestazio bat egin da.
Manifestazioaren amaieran, berriro Herriko plazan, parte-hartzaileak biratu egin dira eta udaletxeari bizkarra eman diote, Udalaren jarrera salatzeko asmoz. Antolatzaileek beste manifestariei eskerrak eman dizkiete txalo artean.









Batzuen errua denok ordaindu behar