Arrasateko Ostalariak: “Errua ez da gurea, eta etzi mobilizatuko gara”

52
3587

Ostalaritzak beharrezko ikusten du sektore honen erreskatea. Hori lortzeko bidean, bi ekitaldi egingo dituzte asteazken honetan Arrasaten: bilkura eta manifestazioa.

Irudiak: Arrasateko Ostalariak.

Arrasateko ostalariek, gure herriko Covid-19aren inzidentzia ikusirik, berretsi dute “errua ez dela gurea, Ostalaritza ez kriminalizatu”.

Ostalariak “sutan gaude” eta euren aldarrikapenak asteazken honetan ere kalera aterako dituzte. Hiriburuetan gauza bera egingo da etzi.

Horrela, goizeko 08:00etan sonbrilak, aulkiak (ostalaritza lokalen izenekin),… jarriko dituzte Herriko plazan, eta bertan izango dira eguerdiko 12:00 arte.

Sektore ekonomiko hau erreskatatzea eskatuko dute beste behin, baita etzi arratsaldeko 18:00etan abiatuko den manifestazioarekin ere, San Andresko Maiatzaren 1a plazatik.

52 IRUZKIN

  1. Azken aldi hontan ez ditut gaueko lizkarrik ikusten, ez ditut kaleak hain zikinak ikusten eta Covid ere jeitsi omen da. Zergatik ote?

    • Klaro baietz! Arrasaten ez zauen lapurretaik, delinkuentzia eta drogia Coronavirusan baiño lehenao. Ze ondo in dauen gure gobernu maitxiak taberna gaizto horreik ixten.

      • Bakarrik zuen tabernak ikusten duzue. Aireportuak hutsik, eskolako kirola geldirik, beste erkidegoetara ezin joan, UCI-ak tope, baina….. Bai, tabernak nahi ditugu!!!

        • Barkatu! Egoista hutsa zara! Seguro zure lana eta soldata eta abenduko paga extra ez dituzula kolokan izango. Ostalariok lan egin nahi dugu eta gure soldata etxera eraman.
          Gu ez gara jendeak egiten duenaren erantzule. Ez dezagun gauzak nahastu. Zoritxarrez zure jarrerarekin jai daukagu.

          • Egoista? Joan UCIetara eta medikuei ezaiezu egoista batzuk direla. Ez da gure errua tabernak leku arriskutsu bat izatea. Hemen egoista bakarra zu eta zure komnetarioa. Entzun beharrekoak!!!

          • Batzuk langabezian gaude ezer kobratu barik Martxotik eta laguntza aukera gabe. ETA EZ GARA MOBILIZATU!
            EGOISTA ZU ZARA

  2. Ba tabernak itxi zebienetik denbora dexente pasa da eta kutsatze zein positibotasun mailak oso altu darrai. Beharbada, tabernetaz gain, arazoa beste nonbaiten izango da…. Non ote?

    • Ez dut esaten tabernen errua dela baina guztiok badakigu ze giro egoten den tabernen inguruan. Egazkinek ere ez dute errurik, aireportuek ere ez, baina jende pila leku batean elkartzen bada badakigu zer gertatzen den. Supermerkatuen adibidea jarrizkero… supermerkatuak behar berezikoak dira, tabernak ez.

      • Ba beharrezkoak ez badira gure lizentziak ordaintzeko orduan berdin beharko lukete. Lan egitea ukatu ba baino faktura guztiak pasatzen jarraitzen dute. Normala deritzozu? Itxita egon behar badira erreskateak urgentziaz. Eta langileen soldatak 100%, langile publikoek izan duten bezala etxean egon direnean.

  3. Tabernek ez dute errurik, jendeak baizik. Azken asteetako kontagioak ikustea besterik ez dago. Polizia gehiago beharko genuke jendea kontrolatzen eta batez ere isunak jartzen?

    • Horrexegatik ezin dira tabernak eta jatetxeak ireki jendea arduratsua ez delako. Inork ez du esaten tabernek errua dutenik baizik eta jendea erakartzen dutela eta hortaz arduragabetasuna igotzen dela.

    • Baina zer zabiltza esaten? Polizia gehiago isunak jartzen? Kontrolatzen? Kontrolatzen non? Non, zelan kontrolatu, zer kontrol mota, zer ari zara esaten??? GPS txip bat agian galtzontzilo barruan, inori gerturatzen ez garela ziurtatzeko?? Eta zergatik ez ‘txibatazoak’ itzularazi? Norbait hizketan ikustean, salatu, ea poliziak isun potolo bat jartzen dien izaki inmoral maltzurroi. Agian baita poliziari herritarrak egurtzeko baimena ere eman, edo? Helburua ona baldin bada, egurtzea agian zilegi omen.

      Ze libertizidio gogo da hau?

      Zu bezalakoek Aldous Huxley txiki uzten dute.

      • Ironia ulertzen ez dakiten zu bezalako inuxenteek Huxley aipatzeak inteligentziari fabore gutxi egiten diote…

        Ta lasai…. Orwellen liburuak irakurri ditut eta Fahreheit 451 baita ere

        • Hala baldin bada, sentitzen dut. Ondo, ulertua. Hala ere ez dut uste ironia hori oso ondo atera zaizunik… zertzeladaren bat faltan…

          • Beitu, uste dut gai honetaz ez garela ados jarriko. Zuk dirua eta dirua nik osasuna eta osasuna. Ez ditut gaiak nahastu nahi baina gai honek burura ekartzen dit AHT eta horrelako obrak. Zergatik ez dute egin behar? Lana ematen du eta familia askok mantentzeko behar dute eta. Beste aldetik ezetz diotenak, gure bizitzarako kalte handia dela. Gai honetan berdin pasatzen da. Eta hemen senitarteko eta lagunen bizitza jokatzen ari gara. Sorte on tabernetarik.

          • Terrazerooooooo txatez konfundiru haz! Behekua zuan! Beheien erantzun biher hauan! Itxik pattarra alde batera, ez dusk bape onik eitten ta!

  4. Agian hausnarketarako une aproposa da hau: zergatik dira tabernak hain inportanteak? Argi dago: alkoholagatik. Harremanak alkoholaren inguruan antolatuta daude. Giro fribolo eta itxurakerietan oinarritutako ohiko txikiteoak jasangaitzak lirateke alkohol barik.
    Herri honetan alkoholiko piloa daude. Hortaz ez du inork ezer esaten. Denborapasarako ereduak aldatu beharko genituzke, denon onerako

    • Eta zer daukazu zuk Maritxu Kajoiren kontra? Gizajoa! Liburuaren eguna diozu? Seguru ‘egunkaria’ h-rekin idazten duzula ta!

      Fan pikutara!

      • Errespetu pixka bat, mesedez. Maritxu kajoi aipatu dut Arrasaten alkoholiko asko daudela aipatu duelako. Horren harira Maritxu kajoi aipatu dut. Ez didazu esango “jai” egun horrek ez duela alkoholaren apologia egiten… bakoitzak egin dezala nahi duena, nik bakarrik aipatu diot arrasate egun hori ospatzen dela.

      • Muxu handia bat eta aurrea kapitalisten eta hainbeste diru goxen kontra. En fin, Patetikuak zare eta benetan pena itzela ematen duzula. Hurrengo manifan pankarta eraman eta oihukatu ozen “kapitalismoari ezz”.

  5. Izugarria bota duzuna! Tabernak inportanteak dira alkoholagatik!!! Ezin dut sinetsi! Zelako Samur hitzegiten duzuen! Jaurti burura datorkizuen gauza lehena!!!
    Nik dakidala alkoholaz gain beste gauza gehiago saltzen ditugu, !!!! Aspaldi ez dezula alternatu

  6. Fito Cabralesek esana omen da tabernek irekita behar dutela, zauriak ixteko. Xabier Letek ardo mindua edaten zuen Historiaren tabernan. John Lennonek aitortu zuen bere lanik onenak ez zirela inoiz grabatu, jendaurreko piztiak zirela, eta Liverpool edo Hanburgoko tabernetan jotzen zutenean lortu zutela maila gorena.

    Pertsona hutsez betetako toki horiek direla tabernak, esango du moralista estuak. Ez zait axola. Tabernak badu zerbait jan-edanaz haratagokoa, jendea biltzera daramana. Pentsa! Non egin behar zuten topo, esaterako, Bukowskik eta Basarrik, taberna izenetan ez bada? Denerako ematen du tabernak. Zurruterako, berriketarako, bilera aspergarrietarako, ligatzeko, bilera interesgarrietarako, haserretzeko, maitemintzeko… Azken tabernan izeneko poema batean, hala dio Karmelo C. Iribarrenek, euskarara, akaso baldar, neuk ekarririk: «Eta zer pasa zen orduan?… Emakume bat pasa zen. Eta zer pasa zen ba? Sekula guztiz pasatzen ez den horietakoa zela». Tabernarik gabe zaila da poesia sortzen. Eta baita dirua ere. Ez al zuten Messiren lehen kontratua kantina bateko ahozapi-paperean sinatu?

    Norbaitek esan zuen taberna dela modu bakarra, etxean, eta aldi berean, kalean sentitzekoa. Horixe da galdu duguna. Eta ez da gutxi.

    • Ados nago zurekin, tabernak bere alde ona dute eta pertsona bakartientzat, beste askoen artean, kriston mesedea da akonpainatua sentitzeko. Gure kultura beti tabernen artean gauzatu da eta ekonomiaren eginkizun handi bat betetzen du. Horraino ados. Gauza da, bizi garen momentu hontan ez dut uste hain beharrezkoa direnik ez bada zerbitzari eta jabeen soldatak ordaintzeko. Inoiz gertatu ez den egoera batean gaude eta gizarte arduratsu bat bezala jokatzea tokatzen zaigu. Garai gorriak datoz, bai, ados, baina denontzat. Batzuk soldata baino gauza garrantzitsuagoak galdu dute eta beste batzuk galdu dezakete. Arduraz jokatu behar dugu.

  7. Ez daixenak gure tabernetara juetie ez daixela juen , baina beintzet aukerie egon deixela. Gure bizimodua da ta bizimodu gustokue gainera. Tradiziozkue ta kulturalki gurie. Konpromezuaz, lege danak beteten, buruaz ta goguaz itxen dou lan ostalaritzan gabitzenok. Holaxe jarraiketie gure dou bakarrik. Aisialdian itxen dana jendien burugabetasunagatik murrizten jueten bagare azkenien igertu ta sozidade moruen hil ingo gare.
    Aukerie emun. Konfidantza apur bat euki.

      • Ba bai, tabernak euskal kulturan (eta kultura danen, esango neuke) parte izen die, eta die. Gustetan ez bajatzu, ez zaittez fan. ‘Askatasuna’ berbak zer esan gure dauen jakin bai? Zeuk zeure askatasunaz sortuizu ta garatuizu zeure gustoko kulturia, ta bestiok be bardiña eingou.

      • Zapla-Tu zuri zaplasteko on bat emungo zotzuen buru erdixan seguraski. Holako tontakerixak esateko ez dau beste adierzpenik.

      • Hara! Eta ze kultura kultista-elitista proposatzen du ba hemen gure lagun on Terrazero amorratuak? Proposatu zeozer bada, oh gure intelektual txit goren hori. Herri xehe eta xume honetako taberna zuloan ignorantzian usteltzen dihardugun ezjakinok berorren jakituriaren beharra daukagu.

        • Ba proposatzen dizudana da seriotasun pixkat bat. Egoista deitu didazu eta uste dut hemen egoista bakarra egiten duzun komentario bakoitzean zu zara. Nik nahi dut osasuna guztiontzat gauza guztien gainetik. Zuk bakarrik diru dirua dirua eta… dirua. Barkartu, eta alkohola ere. Iiieeeuupp!!! Gero zuetako askok sistema kapitalista batean bizi garela bla bla bla bla… “Niñatos” esaten dena!!!

          • Akaso ba al dakizu zer eskatzen duten tabernariek? Gaizki iruditzen al zaizu tabernak bortxaz isten dituen gobernuari dirulaguntza duinak eskatzea? Ez al duzu ikusten batzuek jan beharra daukatela? Ez al duzu ikusten gobernuak ezin dezakeela hori egin?

            Diruaz jarduten duten bi pertsona mota berezi daitezke. Alde batetik diru-gosea daukatenak; bestetik, goserik ez pasatzeko dirua behar dutenak. Baina zu ez zara konturatzen ostalariak bietako zein diren. Patetikoa.

            Ziur zuk poltsikoan jateko lain eta gehiago diru izango duzula, burges halakoa. Zu bezalakoak entzutean Maria Antonieta datorkit burura: “Zergatik da kexu herria? Ogirik ez duelako? Jan ditzatela bada pastelak!”.

            Ez dakizu non bizi zaren ere, itsu halakoa.

        • Ez nago itsu eta badakit non bizi naizen. Bizi naiz gizarte Oso kontsumista batean oroan harte denetarik izan duena eta faltatzen denean ez dakiela aurrera egiten. Ziuraski zu baino asko nagusigoa naiz eta badakit zer den gaizki pasatzea. Benetan ari zara esaten gaur egun gaizki pasatzen ari garela?? Benetan?? Ez dakizu zer den gaizki pasatzea eta gosetua egotea. Niñatos!!!

          • Gero anti kapitalistak, komunistak ez daki zer badaki zer, bla bla bla…. Ni-ña-tos!!!

          • Zuk ez duzu zure bizitzan goserik pasatu, beraz ez hona gezurretan etorri. Eta norbaitek pasatu izan balu ere, zer?Nor izango litzateke bera besteak txarto pasatzen ari ez direla esateko? Oso erraz egiten da berba zuk bezala poltsikoa bero izanda.

            Zuk zeure poltsikoa eta beste ezer ez. Zeuk poltsikoa bero, eta norbaiti negozioa bortxaz itxi baldin badiote, ez dakiola burutik pasa ere egin zilegi den diru-laguntzarik eskatzea! Bestela Terrazero ipurterrea haserretuko da eta!

            Agian Terrazeroak diru publikoa beharrezko ez diren obratan gastatzea gurako luke, horrela bere bastoi, txapela ta guzti obretako langileak kritikatzera joan dadin.

            Egia esan ez dakit zergatik harritzen naizen zure enpatia faltaz. Goian jarri duzun moduan “tabernak pertsona bakartientzat kriston mesedea dira akonpainatuta sentitzeko”. Barregarri uzten duzu zure burua komentario horiekin.

  8. Opioaren eraginpean ere artelan ikusgarriak egin izan dira azken mendeotan baina, ez dugu horregatik opioaren apologia egingo, ezta?

  9. Tabernak dira segurtasuna bermatu eta kontagioak ekiditzearen alde interesatuenak. Gu kontsumitzaile bezala, lagundu dezakegu, noski. Ez bakarrik manifestaziotan eta kontsumitzen, baizik eta neurriak betetzen(tabernan, parkean, monterronen…) Ez bagara hau egiteko gai ez gabiltza batere laguntzen ari… eta horrela jarraitzen badugu tabernek 2020an ez zabaltzeaz gain konfinamendu berriak eta kontrolak areagotuko dira. Gure esku dago

    • Hori ekainean esan zuten eta beitu non gauden, martxoan bezala. Jendea ez da arduratsua ez dago beste bueltarik. Bakarrik horrela eta izunekin ikasten dugu. Batzuk horrela ere ez. Pena bat da baina gure gizartea oso berekoia da eta ez dugu ez balorerik, ez erresperorik, ez edukaziorik ez ezer. Zoritxarrez utopia hutsa eskatzen duzuna.

  10. Eusko jaurlaritzak benetazko eta ganorazko dirulaguntzak emon beharko leukiez tabernariei. Dagoeneko danok tabernen itxiera auzia barneraturik daukogu. Oin tabernak zabalketia astakerixa litzake. Hoba beste nonbaitetik dirua murriztu, diru partida hori ostalaritzara bideratu, eta ea gabon ostien hobeto gauden.

  11. Joe terrazaa cada vez q hablas sube el pan. Ah ze txapa! Tabernetara doian jendia jende guztiz normala da. Alkoholiko asko leihotik ikusikozu, ze tabernetan asko zeu etzare ibiliko. Zeuri be helduko jatzu poltsikora, ta orduan diskurtsoa guztiz aldatukozu. Kolaborazionista hutsa izan zarela gogoraraziko dotzugu. Txapas!

    • Heldu zera elefante erraldoi bat bezala, ez dozu ezer irakurri, ez zara ezertaz enteratu baina tapas deitzeko pribilegioa hartzen dezu. Lehendabizi ongi irakurri. Nik ez dut esan jendea alkoholikoa denik. Beste batek esan du. Ta poltsikora heltzen zaidanean borrokatuko dut, noski. Baina grazia gehien ematen nauena da gero manifak anti kapitalistak etabat etabar. Bakoitzak badu bere neurria eta zuretzat diru asko dena beste batentzat ez. Nik daukadanarekin konforme nago, gutxi baina konforme. Osasunari ematen diot garrantzi handiagoa. Hor duzu, ogia 6 eurotara. Segi lanean ordaintzeko.

      • Ze politxa. Gure Hiringintzako arduraduna alkoliko deitzen herritar askoi. Nolan notatzen dan tabernetan ez zarela asko ibiltzen portuondo.

  12. Terraza lantegietan txandaka sartzen da jende pilaketarik ez egoteko??? 15 minutuan behin sartzen dira, eta Euskadi osotik etortzen dira, eta inork ez du desinfektatzen (?).

    Lantegiak itxiko al ditugu??? Nik taberna bat daukat eta errespetatzen ditugu aforoak eta desinfekzioak bezeroak aldatzean, aireztapena daukagu!! Parkeetan, Monterronen, lantegietan (badakizu 4 ordurako maskara bat ematen dietela jornada osorako?) eta ostalaritza itxi zenetik inork ez du desinfektatzen (gogoratzen duzue martxoan garbiketakoak desinfektatzen ibiltzen zirela!! Orain kasu gehiago egonda ere, ez da egiten!! Zergatik?? €€€gatik) inork ez du errespetatzen eta errua ostalitzarena al da? Bai zera!

    Hemen denok gauza denak ezin hobeto egiten dituzue!! Eroskira joatea adibidez, aforoa izan baduena, korridore bakoitzak daukan bezala, baina ez da errespetatzen!

    Ikus okindegi, fruteria eta arrandegietako ilarak! Langileak ez dira errudunak!! Errua jendearena da, bakoitzarena!! Norberak aukera dezake sartzea edo ez sartzea, seguru iruditzen ez bazaio!! Zure esku!! Baina utz gaitzazu bizitzen!!!

    -30000€ martxotik (gehi zorra) eta nire seme-alabek besteek bezala jan egin behar dute!! Eta gabonetan gozatu nahi dute!! Ziur gabonetan dena goitik behera betetko duzuela!!! jjjj

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen