Arrasateko ospitalean 87 urteko oñatiar bat hil da koronabirusarekin

0
2211

Heriotza gaur eguerdian izan dela azaldu dio familiak Goienari. Txagorritxuko Ospitalean egon zen beste osasun arazo batengatik, eta aurreko astean positibo eman zuen.

Bestelako patologia baten ondorioz 84 urteko emakume oñatiarra Txagorritxun ospitaleratu zuten. Aurreko asteko asteartean alta eman zioten, eta etxera itzultzean emakumea gaizki sentitzen hasi zen. Koronabirusaren proban positibo eman zuen. Medikuek esan ziotenez “Txagorritxuko kardiologia sailean artatu zuten tokian erizaina kutsatuta zegoen”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen