Koronabirusaren ondorioz, Gasteizko Ospitale horrek ezin ditu hainbat ebakuntza egin, eta ebakuntza “ez urgente” horietaz Arrasatekoa arduratu beharko da.
Gasteizko Ospitaleak koronabirus kasu gehiago jasotzea aurreikusten du, eta ondorioz, han egitekoak ziren hainbat ebakuntza Arrasaten egingo dira.
34 pertsona zeuden ingresaturik atzo Txagorritxun koronabirusak jota. Gainera, datozen egunetan kasu gehiago hartzea aurreikusten du.
Ondorioz, Osakidetzak erabaki du Gasteizko Ospitale horretan egitekoak ziren hainbat ebakuntza, “ebakuntza ez urgenteak”, Arrasaten egitea, baita Arabako hiriburuko Santiagon ere.
Neurri hau lehenago ere hartu izan du, gripe kasuak ugaritu direnean esaterako. Arrasateko Ospitaleak ebakuntzak hartzeko prestatzen dihardu bere burua.