Arrasateko Ospitaleak koronabirusa ez duten paziente gehiago hartuko ditu

0
1360

Donostia Ospitalea eta beste erietxe batzuk paziente ugari hartzen dabiltza. Paziente horietatik arnasketa arazoak ez dituzten hainbat paziente Arrasatekora eta beste batzuetara ekarriko dituzte.

Administrazioen aurreikuspenen arabera, koronabirusak kutsatutako pertsonen kopurua handitu egingo da Euskal Herrian.

Osakidetzak atzo azaldu zuen Donostia Ospitalean eta ingreso gehien dituzten ospitaletan arnasketarekin arazoak ez dituzten hainbat paziente lekualdatuko dituztela.

Horrela, Gipuzkoako beste erietxe batzuetara eramango dituzte, tartean Arrasateko Ospitalera.

Erabaki hau atzo Osasun Planifikazioko zuzendariak prentsaurrekoan azaldutako berrantolaketako neurrietako bat da.

Zuzendari horrek, Mikel Sanchezek azaldu bezala, berrantolaketa planaren helburua da “muturreko egoerari erantzun hobeago bat ematea”.

Erlazionatutako albistea:

Txagorritxuko hainbat ebakuntza hartuko ditu Arrasateko Ospitaleak

2020ko martxoaren 10ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen