Atzo arratsaldean 53 proba egin zituen, eta Nekane Murga Osasun sailburuak gaur adierazi duenez, 53etatik “positibo 1” atzeman da.
Ospitaleko hainbat langilek gaur goizean eta eguerdian zehar ere testak egiten jarraitu dute, salmoi koloredun eraikinean, estrakzioen zonan. Eskoriatzako fokuaren ondorioz, 100dik gora herritar inguru etorri dira Arrasateko erietxera PCR proba egitera. Erietxeak aholkatu die momentuz etxean geratzea.