Ospitalea handituko da, unitate berriekin, 24 milioiko inbertsioaz

10
1775

Aparatu digestiboko unitate berria sortuko da endoskopien zerbitzuarekin, errehabilitazio-zerbitzu berria egingo da eta Ospitalearen barruan erresonantzia magnetikoaren areto bat sartuko da. Gainera, Arrasateko larrialdi-zerbitzurako oinarri berria egingo da, eta kanpo-kontsulten arloa handituko da. Obrak “2021eko amaieran” hastea aurreikusten da, eta “gutxienez, lau urte iraungo dute”.

Irudia: Eusko Jaurlaritza.

Osasun Saileko ordezkariak gaur Debagoieneko ospitalean iragarri dute “antzinako eraikina eraitsi eta aldameneko eraikina handitzeko 24 milioi euroko inbertsioa egingo dela”.

Obra horien bidez, “eguneko ospitale mediko-kirurgikoa handitu ahalko da, aparatu digestiboko unitate berria sortu endoskopien zerbitzuarekin, errehabilitazio-zerbitzu berria sortu eta ospitalearen barruan erresonantzia magnetikoaren areto bat sartu.Gainera, Arrasateko larrialdi-zerbitzurako oinarri berria egingo da, eta kanpo-kontsulten arloa handituko da”.

Era berean, eraikin berriak “lurpeko aparkalekuak izango ditu, eta, haietan, 100 plaza inguru egongo dira. Behin-behinean, eraikuntza-lanek iraun bitartean, beste bi aparkaleku gaituko dira; haietako bat Arrasateko Udalak lagatako espazio batean”.

Antzinako eraikina eraisteko eta aldameneko eraikina handitzeko proiektua 2021eko amaieran hastea aurreikusten da, eta, gutxienez, lau urte iraungo dute obrek.

Horretarako, 24 milioi euro bideratuko dira. Eraikina handituz, eskualdeak eta Gipuzkoak dituzten beharrei erantzungo zaie, eta, horretarako, osasungintzako baliabide horri ospitaleko, lehen mailako arretako eta osasun mentaleko kontsulta gehiago eta larrialdietarako eremu bat gehituko zaizkio.

Denera, 7.000 m2 izango dira: bi soto, beheko solairua eta lau garaiera. Aparkalekua eraikin berriko bi sotoetan egongo da, eta 100 plaza izango ditu.

Debagoieneko ospitaleak osasungintza-zerbitzua 64.800 pertsonari eskaintzen die.

Osasuneko Sailburuak azpimarratu duenez “beste urrats bat gehiago dela, Osakidetzak eskaintzen duen asistentzia sanitarioaren hobekuntzan, Debagoieneko eskualdean eta Gipuzkoan, oro har”.

Osasun Sailak (Osakidetza) lurraldean datozen urteotan egingo duen inbertsioaren balioa nabarmendu du Gotzone Sagardui saliburuak. Osasun Sailaren 2021-2024 Esparru Estrategikoan jasotzen den “konpromisoari erantzungo zaio, Osakidetzaren zentro eta egiturak hobetu, modernizatu eta egokitu egingo baitira, hurbileko arretan, kalitatekoan eta pertsona guztientzako irisgarrian aurrera egiten jarraitzeko”.

Gotzone Sagardui Sailburuak aipatu du obra horien bidez, asistentzia hobetzeaz gainera, hiri-ingurunea ere hobetuko dela eta herritarren irisgarritasunerako bide emango dutela.

Prentsaurrekoan parte hartu du ere Maria Ubarretxena alkateak azpimarratu “biztanle guztientzat osasun zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde egindako apustuan aurrerapauso berri bat dela”.

Ospitalea handitzeko egitasmoa Eusko Jaurlaritzak “burutu du” Arrasateko Udalarekin “lankidetza estuan”. Areago, “Covid-19aren pandemiak inoiz baino argiago utzi du zerbitzu publikoen garrantzia”.

Alkatearen hitzetan, “profesionaltasuna da zerbitzua hobetzeko eta euskal gizartearen babesa izaten jarraitzeko gakoa”

“Lankidetza estuan” jarraitzeko borondatea agertu du prentsaurrekoan, eta egindako lanagatik “esker ona” azaldu dio Gotzone Sagardui Osasun sailburuari.

Prentsaurrekoa baino lehen, bilera bat egin dute zenbait ordezkarik erietxean bertan. Bertan aritu dira, besteak beste, Rosa Pérez Osakidetzako zuzendari nagusia, Nerea Urien Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea, Luisa Diez Debagoieneko ESIko zuzendari kudeatzailea eta alkatea.

10 IRUZKIN

  1. Beharrezkoa da aurrekoak bukatu gabe, beste obra megalomano eta faraoniko hau? Azken urteotan Arrasaten, porlanean xahutu den dirua ez zaizue nahikoa iruditzen??

    • Ya hobetuau da Ezker Abertzalian proposamena ,ezer ere ez itxia dala. Zuengatxik izengo balitz Arrasaten ez zien egongo ez loraik, ez obrarik, ezer ere ez. Bakarrik pankartak eta manifak 24 orduro.

  2. Ederto, asko pozten naiz 40 urte dituen eraikina barrizteaz. Alkateari, zein izan da zehazki Udalak guzti honetan egindako lana? obrak ez al ditu Osakidetzak berak ordainduko? zure ideia izan da, Maria? zorionak horrela baldin bada.
    Erresonantziak kamioi baten egiteari utziko diogu 10 urteren ondoren.

    Publikoaren alde lanean jarri zarenez, ea noiz egiten duzuen “biztanle guztientzat HEZKUNTZA zerbitzu publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde aurrerapauso bat”?. Izan ere, kontrakoa, Hezkuntza kontzertatuaren aldeko apustua egin izan du eta egiten du Udalak gaur egun, eraikin ezberdinak Arizmendiri utziz eta batez ere, Udal Haur Eskola zerbitzua azpikontratatuz, Arizmendiri funtsezko harrobi lana eginez. Bitartean zerbitzu publikoa EXISTITZEN denean Haurreskola Partzuergoarren bitartez.
    Juan Arzamendi Musika Eskola ere pribatua izango da, eraikina ez, baina zerbitzua bai, eta ez dago bekarik bertan ikasteko. Ea noiz egiten duzuen hezkuntza ere UNIBERTSAL.
    Osasuna kenduta, beste dena pribatizatzen jarraitzen duzue. Eskerrak pandemiaren ondoren, osasun publikoa behintzat balioan jarri den.

    Eta hau ez da PNVren kontua bakarrik, aurreko alkateek ere jokabide berdina izan dute. Hori bai, ez da berdina Franko osteko garaia eta Ikastolen sorrera edo gaur egungo panorama, non euskararen aitzakipean, ghetoak sortzen ari diren. Hori moztu beharra dago, eta hor behar du zentratu zerbitzu publikoen aldeko apustuak, alkateak eta administrazioak, baita alderdi guztiak, batez ere ezkerrekoak. Osasunean eta Hezkuntzan.

    • Txapa sartu ondoren, berri oso ona dela berretsi nahi dut. Argazkiko horiei, aktuazio eta gehiago exijitzeko gaude herritarrak, ez alfonbra jartzeko, diru gehiena abiadura handiko trenean eta autopistetan gastatzen duten bitartean.

      • Hemen arazua da betikuak orroka eta marmarti dabiziela. Ya dala 6 urte galdu zauiela boteria eta oindion ez dabe onartu. Ta Holan jarraitxuko dabe Atxabaltako kaiserran jarraitzaileen direktriza da ezer ere ez itxia.

        • Betikuak orroka eta marmarti? zertara dator hori? ez saiatu nire kritika ezker abertzalearena bihurtzen eta desbideratzen. Ereño, erantzun kritikari, mesedez, zerbitzu publiko guztiak berdin defendatu behar direla uste duzu edo osasuna bakarrik?

          Ez gaitezen izan oportunistak gauza batzutarako eta hipokritak besteetarako.

  3. Maria Ubarretxenaren ohiko politika xahutzailearen beste adibide bat: Lakuako gobernuan dauzkan kontaktuak erabili Arrasaten obra absurdoak egiteko. Bota behar duten eraikin hori oso egoera onean dago. Aprendices ordea oso txarto zegoen eta bota beharrean bereraikitzea erabaki zuen( zinegotzi guztien baietzarekin). 25 miloi € xahutu behar dute. Eta perspektiba apur batekin begiratuta zenbat eraikin, obra eta konponketak egin dira ospitalean bere garaian eraikin egoki bat egin ez zelako? Jarrai dezatela baliabideak gastatzen..

  4. Zoritxarrez, pankartak egin behar dira, zoritxarrez, grebak egin behar dira, beraz, arazoak konpontzen badira, ez dituzue ikusiko pankartarik ezta grebarik ere.
    Bestalde, zuen kezka handiena pankartak eta grebak izaten badira asunto txarra; nolabait horrek esaten du zerbitzu publikoetan egoten diren arazoak ez zaizkizue inporta, are gehiago esango nuke; arazo hauek sortzen dituztenak zuek zarete, behin eta berriro murrizketak egiten dituzuelako.
    Ereño, zergatik ospitaleko langileei ez diezu galdetzen zein egoeretan lana egiten dute?
    Badakizu, langile horiek ezin dutela grebarik egin gutxieneko plantilan daudelako?
    Por zierto, ez dakit zergatik haunbeste kezkatzen zaizue pankartaren asuntua, “zentsore-ekipoarekin” ondo konpontzen duzuelako. Gora adierazpen askatasuna!

  5. Ereño, galdera bat; Orain berdeak-ekologistak bihurtu zarete, zuei esker Arrasaten loraz beteta dagoelako, baina Araba etorbidean 70 ezki moztu dituzue, gehi Himalaiako bi zedro handiak, Makatzenako frontoiaren proiektuan 50urteko Himalaiako zedro bat akabatu duzue, Kurtzitxikin zuen lagunek arteak moztu zituzten, baimenik gabe eta haien interesak pentsatzen, eta ez duzue ezer esan, bestalde, zuen baimen guztiekin Bergaran erraustegi bat ezarriko duzue, zertaz ari zara esaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen