“Arrasateko Ospitalean Covid-arekin ingresatutako 5 pertsona artatzen gabiltza”

0
2305

Irailaren 7tik paziente hauek berriro ospitalizazioak egiten hasi behar izan du. “Kasu larriak izatean Arabako ESIra bideratzen ditugula” baieztatu du Debagoieneko ESIko Zuzendaritzak.

Arrasateko Ospitaleak koronabirusaren krisialdiaren hasieran Covid-arekin ingresatutako paziente ugari artatu behar izan zituen.

Ordea, apirilaren amaieran halako paziente barik geratzea lortu zuen, eta ordutik, azken lau hilabeteetan, Covid gabeko ‘Ospitale garbia’ izan da.

Hala ere, egoera onuragarri hori amaitu da irailaren hasieran, “irailaren 7tik Covid-arekin ingresatutako pazienteak ditugulako” Erietxeko Zuzendaritzatik gaur eguerdian baieztatu bezala.

“Orain 5 paziente ditugu” eta bertako Ospitaleak UCIrik ez duenez “kasu larriak izan ditugunean Arabako ESIra zuzendu ditugu”, Gasteizera funtsean.

Ondorioz, egungo egoera “duela hilabete batzuetakoa bezalakoa da”. Animo paziente, senide eta Debagoieneko ESIko profesional guztiei!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen