Arrasateko Ondare taldea eta 3 arabar talde Gaztetxean ariko dira

0
792

Ondarek iaz 5 abestiz osatutako demoa jendarteratu zuen, eta zapatu honetan zuzenekoa emango du herrian. Jaialdi honetan Arabako Los Dar2, Lehia eta Growing-ek ere parte hartuko dute.

Bideoa eta argazkia: Ondare.

Talde hau Arrasaten sortu zuten 2022. urtean, eta 2023ko hasieran osatu zuten eta lehen entseguei ekin zien.

2024ko udan 5 abestiz osatutako demo bat jendarteratu zuen, eta 2024ko Danbakako ikusleek talde hau bozkatu zuten lehiaketan parte har zezan.

Rock alternatiboa eta post-punka jorratzen dituzte, eta azaldu izan dute esperimentatzea gustuko dutela.

Euren erreferentziazko bandak, besteak beste, Pixies eta The Jesus Lizard dira.

Kontzertuak ematen hasiak dira, Danbaka lehiaketan esaterako, eta zapatu honetan, otsailaren 1ean Arrasateko Gaztetxean ariko dira.

Jaialdia hiru talde arabarrek osotuko dute: Lehia, Los Dar2 eta Growing. Gaztetxeko ateak 20:30ean irekiko dira eta kontzertuak 21:00etan hasiko dira. Sarreraren prezioa: borondatea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen