Frantziar proba uztailaren 2an iritsiko da, eta iritsi baino “agian 24 ordu edo 78 ordu lehenago” bere ibilbidetik kendu beharko dira aparkatutako autoak, edukiontziak,… Ibilbidea hezituta egongo da. Kotxeek ezingo dute ibilbidea gurutzatu 5 orduz. Udalak “ostalariekin, Ibai-Arterekin eta kultur eragileekin” bilera egin du. “Gendarmeak ere Arrasatetik igaroko dira”.
Mapa: Tourreko antolakuntza-Google.
Estatu frantziarraren itzulia uztailaren 2an Arrasatetik igaroko da, eta “herriaren erditik pasatuko dela” adierazi du Udalak gaur goizean.
“Aste honetan bilera informatiboak egin ditugu bai gure auzo-alkate guztiekin, baita ostalaritzarekin eta Ibai-Arterekin ere. Kontuan hartu behar da uztailaren 2a igandea izango dela”.
Udalak iragarri du “komunikatzen joango garela, antolakuntzarekin komunikazioan gaude, eta informazio gehiago izango dugu”. Bide horretan “datorren astean profesional bat etorriko da gurekin ibilbidea ikusteko”.
“Herrigunetik 13:45 aldera pasatuko da”, baina lehenago “denok dakizuten bezala”, bertatik igaroko da “karabana publizitarioa”.
Hortaz gain, egun horretan “Udaltzaingoak ardura bereziak izango ditu”, eta “gendarmeak ere” Arrasaten izango ditugulako.
Kirol-probako antolakuntzak Udalari informazio bat bidali dio, eta prentsaurrekoan jakinarazi dute. “Baita Trafiko Sailak eta guk egindako lanketaren emaitzak ere”.
Arrasate zeharkatuko duen etapa Gasteiz-Donostia izango da, bigarren etapa. Aramaiotik sartuko da Arrasatera, Gesalibartik alegia.
Udalak aipatu egin ditu Tourraren diru-sarrerak baina ez arka publikoei kostatzen zaien guztia.
Udaltzaingoak jakinarazi du “txirrindulariak iritsi baino lehen, karabana publizitario bat etorriko dela 30-45 minutukoa. Baina inoiz ordu eta erdi edo bi orduko karabana izan da”.
Bigarren etapa horren hasiera ibilbide hau izango du: Gasteiz – Landa – Legutio – Aramaio – Arrasate. Beraz “Gesalibartik sartuko da, Garagartzatik igaroko da, eta gero herrigunean sartuko da, Markuleteko biribilgunetik. Gero Uribarri etorbide osoa egingo du, eta Udala plazan Zarugalde hartuko du”.
“Muxibarko biribilean Otalora hartuko du, Otalora osoa egingo du Maalara arte, gero Gipuzkoa etorbidea, GI-627 errepidea, Epele, San Prudentzio, Oñati, Udana eta hortik aurrera Goierrirantz joango da”.

Hala ere, “antolakuntzaren presentzia Arrasaten goizeko 09:55erako egongo da. Uste dugu orduan Tourraren Arrasateko ibilbide osoko errepideak ixteko agindua izango dugula. Nahiz eta guri ordubetera (11:00 aldera) mozketa adieraztea”. Ondorioz ordu horretan “saihesbidea itxiko da Eroski eta Epele aldean”.
Herrigune barruan Tourraren ibilbideak “bitan banatuko du herria. Osasun-larrialdi bat balego, gurutzatu ahalko litzateke, noski, adibidez norbaiti bihotzekoak emango balio” hitzeman du alkateak.
Hau da, Tourraren ibilbidean zehar, herri barruko errepide hauetan, hesi bat egongo da errepidearen bazter batean eta beste hesi bat beste bazterrean. Hau da, Tourraren ibilbidea hezituta egongo da, eta ezingo dira hesietatik igaro” herriaren alde batetik bestera.
“Ezingo dute igaro oinezkoek nahiz ibilgailuek, hasi batean behintzat, salbuespenak salbuespen, antolaketak hori eskatzen digu”. “Hau ez da Udaletik ezarritako araua, baizik eta antolakuntzatik datorren eskakizunetako bat”.
Karabana publizitarioa “10:55ean iritsiko da, eta kalkuluen arabera, lasterketa 13:45 aldera iritsiko da. Ordua noski txirrindularien abiaduraren araberakoa izango da”.
“Uste dugu ordua kalkulatu dutela lasterketak 41 km/h-ko batezbesteko abiadura jarraituko balu. Denera antolakuntzak eskatu du zirkulazioa 5 ordu etetea”.
“Gure kalkuluen arabera, 10:00etatik 15:00etara. Izan ere, txirrindularien atzetik ibilgailu asko joaten dira”. “Udalak antolakuntzari galdetu dio ea posible den herritarrek ibilbidea gurutzatu ahal izatea karabana publizitario pasatu ondotik eta lasterketa iritsi baino lehen, segurtasun denbora tarte nahikoarekin”.
“Erantzun ziguten kotxeek ezingo dutela ibilbidea erabili denbora tarte horretan” 5 ordu horietan. “Zergatik? Ibilgailu pilo bat igaroko direlako denbora tarte horretan”.
“Behin ‘coche escoba’ delakoa igarota, eta antolakuntzak agindua emanda, Udaltzaingoak lehentasun batzuk ezarriko ditu, auzoen arteko komunikazioa ahalik eta azkarren berriro ahalbidetzeko, eta trafikoak bere normaltasunera itzultzeko”.
Gainera, Tourraren Arrasateko ibilbideko “oztopo guztiak kentzea eskatu digute: edukiontziak, zakarrontziak eta aparkatutako kotxeak kentzea (Uribarri etorbidetik, Otaloratik,…). Kotxeak 3 egun lehenago (ekainaren 29an) edota aurreko egunean (uztailaren 1ean) erretiratu beharko dira”.
“Orain teknikariekin egon beharko dugu jakiteko zenbat denbora beharko den hesiak muntatzeko, desmuntatzeko,… Denbora tartea zehaztuko dugu aurrerago”.
“Kalkulatzen dugu 200 bat kotxe plaza hustu beharko direla, eta aparkatzeko beste alternatiba batzuez informatuko zaie. Baina jendeak uler dezala nahiko mugatuta gaudela”.
Izan ere, “adibidez Arruenako parkinga ezingo dugu erabili seguruenik, Tourra ondotik igaroko baita. Baina espazioak jarriko ditugu beste toki batzuetan aparkatu ahal izateko”.
“Udaleko Obrak, Zerbitzuak, Mantentze ta Auzoen Saila eta udaltzainburua hasiak dira ibilbideko puntu zailak zehazten. Adibidez, egungo piboteak ere kendu beharko dira, saltoak leundu,…”.
“Tourreko teknikari profesionala etorriko da eta zehaztuko digu zer izango den beharrezkoa kentzea. Arketa batek ere molesta dezake. Galdetuko dugu ea obrak egin beharko diren”.
Alkateak adierazi du arka publikoari, “Udalari gastu gehigarri bat suposatuko diola”, eta “Bilbao Ekintzaren kontakatu bat daukagu, eta esan digute “Bilbao Ekintzaren bitartez diru poltsa bat” egongo dela “udalok egin beharreko egokitzapenak egiteko”.
Bestalde, ostalarien, dendarien,… “kezkak jasotzen gabiltza, baita herritarrenak ere auzo-alkateen bitartez, ondoren guk antolakuntzari mahai gaineratzeko. Gero eurek esango dute zer nahi duten eta zer ez, guztiok jakin dezagun noraino hel gaitezen”.
Diruari dagokionez, “domeka da eta egun aproposa izango da familiarekin edo lagunekin Arrasaten egun pasa egiteko”.
Udalaren hitzetan, herriko “hainbat” kultur elkarte eta Ibai-Arte “prest azaldu dira kultur ekintzak egiteko”. “Eragileek borondatea” agertu dute “zerbait berezia egiteko”, “adibidez Zigarrolako auzo-alkateak borondatea azaldu zuen bertan ekintzak egiteko”.
Tourra igaro ostean “garbiketa operazio berezi bat egin beharko da”. Aurreikusten da ere “Udaltzaingoak Ertzaintzarekin eta larrialdi-zerbitzuekin koordinazio lana ere, herriko txirrindulari elkartea erabiltzea,…”.
Erlazionatutako albistea:
2023ko Tourra Arrasatetik igaroko da eta Udana igoko du
2022ko urtarrilaren 26an argitaratutako albistea
Eskerrik asko Maria Tourra Euskal Herrira ekartzeagatik. Zelako lan handia egiten duzun despatxoan (eta kameren aurrean). Denetik etekina ateratzen gure liderra zara.
Gendarmeak herritik ibili behar direla??? baina hau nork erabaki du? Zenbat kostatuko zaigu?