Arrasateko Nagusien Kontseiluaren egitaraua aurrera egiten dabil

0
641

Gaur (martitzena) BAZek eta Arrasateko Nagusien Kontseiluak ikusgai jarri dituzte, BAZeko pantaila batean, kontseiluak azken urteetan antolatutako ekitaldien kartelak.

Pantaila horretan ere, ostiraletik aurrera, ikusgai izango dira kontseiluko lagunek egindako hainbat argazki. Pantaila BAZeko sarreran dago, eta kaletik ikusgai dago.

Egitarauarekin jarraituz, gaur (martitzena) arratsaldean, 19:00etan, Amaia Udal Antzokian ‘Abuelos’ filma proiektatuko da.

Bihar (eguaztena), goizeko 11:00etan, azoka bat egingo da Kulturaten, eta Arrasateko jubilatuen lau etxeek (Uribarri, Etxaluze, Toki-Argi eta Musakola) ikasturte honetarako antolatu dituzten jardueren aurkezpena egingo da.

Bihar ere, irailak 29, arratsaldeko 18:00etan, Kulturaten, Aritz Resinesek, Arrasateko Sexologia Zerbitzuko kideak, hitzaldia emango du pertsona nagusien sexualitateari buruz.

Etzi (eguena), irailak 30, osteguna, goizeko 10:00etan Sasoibidek antolatutako irteera egingo da. Hiru ibilbide prestatu dituzte, zailtasunaren arabera. Ibilbiderik errazena Mojategiraino izango da, zailtasun ertainekoa Arrasateko Balkoneraino eta zailena Miraballeseraino. Itzuleran lunch bat izango da Etxaluzen, eta txartelak salgai egongo dira 5 euroren truke. Arratsaldeko 16:00etan Iturripen Bixi-biziren eskutik Hobekuntza fisiko-motrizerako tailerra izango da.

Amaitzeko, urriaren 1ean (eguakotzean), Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean, ekitaldi bat egingo da Kulturaten, kolektibo horren interesak nabarmenduz. Ekitaldia Arrasate Musikalen emanaldi batekin amaituko da.

Hilaren 29ko sexualitateari buruzko hitzaldia eta urriaren 1eko Kulturateko ekitaldia YouTube plataformaren bidez jarraitu ahalko dira, streaming bidez, ondorengo helbideetan:

Irailak 29, asteazkena, 18.00etan: Sexulitatearen inguruko hitzaldia

Urriak 1, ostirala, 11.00etan: Persona nagusien nazioarteko eguna

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen