Arrasateko Nagusien Kontseiluak planteamendu bat egin die 4 alderdiei

0
906

ANAKONek, besteak beste, Nagusiaren Zinegotzigoa sortzeko eskatu die EAJ, PSOE, EH Bildu eta Podemos Arrasateri, Udal-hauteskundeen atarian.

Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: ANAKON.

Proposamena honako hau izan da:

Arrasateko biztanleriaren % 25 65 urtetik gorakoa da.

Gure ustez, nagusiaren zinegotzigoa (gazteriarena dagoen bezala) oso lagungarria izango litzateke gure herrirako, baita leihatila bakarra ere, honako kudeaketa hauek egiteko: eten digitala eta bestelako hainbat kudeaketa.

NANa izapidetzeko bulego bat jartzea ondo legoke, baita Gizarte Segurantzarekin lotutako gaietarako, Mugi txartela eta gai energetikoei, elektrizitateari eta gasari buruzko informazio-puntua (enpresarena ez dena) izateari ere interesgarria deritzogu.

Nahi genuke Arrasate zerbitzuak dituen herria izatea, beste herri batzuetara gestioak egitera joan beharrik izan gabe.

Eskaera horiek lau alderdiei helarazi dizkiegu, hauteskunde-kanpainan kontuan har gaitzaten. Esan eta eskertu nahi dugu Arrasateko lau alderdiek ondo hartu eta partekatu dituztela.

ARRASATEKO NAGUSIEN KONTSEILUA

Presidentea:
Pilar Iriarte

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen