Arrasateko Nagusien Kontseiluak “Bakardadearen erronka” hitzaldia emango du

0
1922

Argazkia: MB artxiboa.

Halaber, ANAKONek iragarri du 2026an bere programazioan etapa berri bati ekingo diola, “hitzaldi informatiboak egiteaz haragoko apustu eginez”.

Programazio berri honekin helburua du “proposamen parte-hartzaileak, kulturalak eta gogoetatsuak eskaintzea, topaketa, ikastea eta gizarteratzea sustatuz”.

Urtarrilean zehar lehen pausua eman da Eskoriatzara bisita kulturala eginez, bertan ezagutu ahal izan zen zeramika labea:

“Esperientzia oso aberasgarria eta interesgarria pertsona parte-hartzaileentzat, ahalbidetu zuena gure inguruko ondarera eta lanbide tradizionaletara hurbiltzea”.

Martxora begira, aurreikusita dago Jabier Yanguas Psikologian Doktoreak hitzaldia ematea. Yanguasek gerontologoa eta Fundacion Caixako pertsona Nagusientzako programaren zuzendari Zientifikoa ere badihardu.

Hitzaldiak aztergai izango du “Bakardadearen Erronka”, garrantzi eta gaurkotasun handiko gaia, “bidea zabaltzen diona gogoeta kolektiboari, bizitzako etapa honen erronkei eta aukerei dagokienez”. Hitzaldia martxoaren 16an izango da, arratsaldeko 17:30ean Kulturaten

Gainera, ANAKONek urtean zehar Gipuzkoatik irteera kulturalak antolatuko ditu, “datak eta edukiak argitaratzen joango direlarik”.

Programazio honekin, Arrasateko Nagusien Kontseiluak berretsi egiten du “zahartze aktiboarekin eta parte-hartzailearekin duen konpromisoa, gure inguruko bizitza kultural eta sozialarekin konektatuz”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen