Arrasateko MTB Mondran Bike martxa irailaren 18an ospatuko da

0
948

Datorren irailaren 18an Arrasateko MTB Mondran Bike martxa egingo da Besaide Mendizale Elkarteak antolatuta, Artgazkiren laguntzarekin. Proba Arruena parketik aterako da goizeko 8:00ak eta 9:00ak bitartean, eta leku berdinean bukatuko da.

150 txirrindularik baino ez dute parte hartuko. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta federatu gabeek 15 euro. Parte hartu nahi dutenek www.kirolprobak.com webgunean eman beharko dute izena eta azken eguna irailaren 15a izango da.

Ibilaldiak hiru ibilbide izango ditu: laburra (25km/800m), ertaina (32km/1200m) eta luzea (38km/1500m). Ibilbideak ez dira markatuta egongo, eta, beraz, GPSa erabili beharko da.



ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen