Euskal Herriko osoko mintzalagunak Hendaian elkartu ziren igandean Mintza Eguna ospatzeko. Arrasateko Zahar-Berriko mintzalagunak ere bertan egon ziren. Ekitaldiz beneriko eguna izan zen: bisita gidatuak, txutxu trena herria ezagutzeko, bertsolariak, abesbatza, bazkaria eta dantzaldia ez ziren falta izan. “Egun bikaina! GORA Mintzapoza! Probatu ez duenak ez daki zer den hau!”