Arrasateko Microliquid enpresak Covid-19a diagnostikatzeko sistema bat garatuko du

0
1446

Garaia Berrikuntza Guneko enpresa honek eskuko sistema bat garatuko du, eta ondoren ospitale eta anbulatorioetan probatuko da. “PCRan oinarritutako emaitzak emango ditu 15 minututan”.

Argazkiak: Microliquid, SPRI, artxibokoak.

Egungo erronketako bat da koronabirusaren gaixo asintomatikoak edo sintoma oso arinak dituztenak atzematea.

Horretarako, testak eta gaixotasuna azkar diagnostikatzeko eskuko sistemak sortzeko lanean dihardute Gipuzkoako ikerkuntza zentro batzuetan.

Horrelako bi proiektu aukeratu ditu Biozientziak Gipuzkoa Fundazioak. Fundazio honek apirilean deialdi bat abiatu zuen halako egitasmoak 455.000 eurorekin laguntzeko.

Guztira, 26 proiektu aurkeztu dira, eta aipatutako biak eta beste bi aukeratu dituzte. Beste biak birusa antzemateko sentsore berrien ikerketa eta sintoma arinak dituzten pazienteak etxetik monitorizatzeko sistema dira.

Ekimen honen inguruko prentsaurrekoa egin zuten atzo Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendari orokorrak eta Imanol Lasa Sustapen Ekonomikorako diputatuak.

Dirulaguntza jasoko duen proiektuetako bat (150.000 €) Arrasateko Microliquid enpresarena da. Garaia Berrikuntza Guneko enpresa hau “erreferente” bat da minbizia eta arnas aparatuko gaixotasun kutsakorrak diagnostikatzeko “teknologia mikrofluidikoen alorrean”.

Microliquid-ek Covid-19a azkar diagnostikatzeko eskuko sistema bat ikertuko du. Sistema Osakidetzako ospitale eta anbulatorio sareetan probatuko dute, eta PCRan oinarritutako emaitzak emango ditu 15 minututan. “Egungo sistemek bost ordu behar dituzte emaitzak lortzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen