Arrasateko Malaña taldea kontzertuetara itzuliko da, Figueras Fest-en

0
1501

80. hamarkada sortutako taldeak bira bat egingo du, eta lehen kontzertua San Andresen emango du, bertako Jai Batzordeak antolatuta.

Kartela: San Andresko Jai Batzordea.

The Figueras Fest-en bigarren edizioa apirilaren 27an ospatuko da, ‘Sanan’go Gudarien plazan. Antolakuntzak jakitera eman du Malaña dela bertan joko duen taldeetako bat.

Orain arte San Andresko Jai Batzordeak beste hiru talderen parte-hartzea baieztatu du: Josetxu Piperrak & The Riber Rock Band, Kontralde eta A Fuego y Tú.

Talde hau Zamorako Morales de Toro herrikoa dugu, hau da, arrasatear ugariren jatorrizko herria. Boskoteak tributu egiten die Extremoduro eta Platero y Tú taldeei.

San Andresko Jai Batzordeak, Malañaren kontzertuaren harira, umorez ondorengo deia zabaldu du: “Beraz, ven bolinga y únete!!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen