Arrasateko M8 Plataformaren balorazioa aurtengo M8aren inguruan

0
961

Martxoak 8a egun zoragarria izan dugu aurten ere. Jaia eta borroka uztartzeko parada izan dugu berriz. Manifestazio jendetsua eta anitza; eta gure aldarrikapenak edukiz bete zituzten ekintzaz betea.

Testua: Arrasateko M8 Plataforma.

Martxoak 8a egun zoragarria izan dugu aurten ere. Jaia eta borroka uztartzeko parada izan dugu berriz. Manifestazio jendetsua eta anitza; eta gure aldarrikapenak edukiz bete zituzten ekintzaz betea. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu Arrasateko neska* gazteei, prestaketan eta egunean bertan egindako lan guztiagatik. Pozgarria da gazte antolatu eta konprometituak ikustea eta beraiekin elkarlanean aritzea. Argi dugu, saretzean eta elkarlanean oinarritutako bidea dela feminismoarena, feminismo kolektiboan sinesten baitugu.

Eguerdian azoka plazan egindako bazkarian ere emakume asko elkartu ginen, eta ondoren Seberon burutu zen mikro irekiarekin eman genion bukaera egunari, giro ederrean. Hau dela eta, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu M8 Plataformak antolatu dituen ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei. Zuen babesak indarra ematen digu aurrera egiten jarraitzeko. Eskerrik asko!

Hala ere, aldarrikapen eta jai giroa ilundu zuten hainbat gertakariren aurrean gure desadostasun, kezka eta haserrea ere adierazi nahi dugu. Ez dugu emakumeon kontrako inongo jazarpenik onartzen, gutariko bat erasotzen dutenean denok erasotzen gaituzte eta. Edozein erasoren aurrean, parean edukiko gaituzte; izan gizon/gazte erasotzaileek, izan adierazpen askatasuna mugatzen digutenek, zein edozein motatako poliziek.

Erakunde eta instituzioei dagokienez, beraien konpromiso eta presentzia beharrezkoak ikusten ditugun arren, egunerokotasunean urrun sentitzen ditugu. Beraien konpromiso falta nabarmena sentitzen dugu, bai egiten ditugun aldarrikapen feministei erantzuterakoan, baita hauek egiteko beharrezkoa dugun adierazpen askatasuna ahalbidetzeko orduan ere. Uste dugu badela garaia hitzetatik ekintzara pasatzeko eta benetako berdintasuna lortzeko hartu behar dituzten neurriak hartzeko; adibidez, behingoz berdintasun plana berriztuz. Pasibotasun eta eraginkortasun eza, ezin dira egun bateko zuriketa morearekin garbitu!

EGUNERO DA MARTXOAK 8! GORA BORROKA FEMINISTA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen