Arrasateko lorezainekin elkartasuna! Konponbidea orain! [Testua: LAB, Sortu eta Ernai]

0
444

Arrasateko LAB, Sortu eta Ernaiek bat egiten dute Arrasateko Lorezinek aurrera daramaten lan baldintza duinen aldeko borroka eredugarriearekin. 50 egun beteko dituen greba batek suposatzen duen konpromisoa dea langileei dakarkien kostu ekonomiko eta morala ez da nolanahikoa. Gure elkartasuna eta borrokarako konpromisoa adierazten diegu grebalariei eta hauen ingurukoei.

Egoera hau ekidin zitekeen. Borondate kontua besterik ez da. Egoera honetara ekarri gaituzten arrazoiek, ordea, erantzule zuzenak dituzte.

Plezero: Ez da onargarria Plezero bezalako enpresa multinazioanal batek miloika eurotan irabaziak izan dituenean, langileei KPIa bermatuko dien akordio bati uko egitea.

Arrasateko Udala: Ez da onargarria, udalak azken 15 urteetan zerbitzu hau lehiaketara ateratzeko orduan berrikuspen ekonomikorik egin ez izana. Gainera, bada udalak azpikontratatuta duen lorezaintza zerbitzua publifikatzeko prozesuari bide emateko garaia, hori baita kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta lanpostu duinak sortzeko bermea.

Bertako patronala: Gipuzkoako lorezainek beti aplikatu izan zaie estatu mailako lan hitzarmena. Bertako patronalak uko egiten dio Gipuzkoako hitzamen bat lortzeko eremua irekitzeari, badakielako eremu hau irekitzeak lan baldintzen hobekuntza bat ekarriko duela, eta nahiago dute lan baldintza prekarioak aplikatzen jarraitzea.

Espainiako Gobernua: Estatalizazioa, Euskal Herriko langileei estatu mailako lan baldintzak aplikatzeko estrategia da. Azken urteetan, gureak baino merkeagoak eta okerragoak diren lan balditza estatalak inposatuz estatuko hitzarmena aplikatzen zaien langile kopurua %21etatik %34ra pasatu da Euskal Herrian. Hau ez da kasualitatea, Espainiar Estatuak hartu duen erabaki estrategikoa da.

Arrasateko lorezainena, beste hamaika lan gatazken eta bizitzen prekarizazio orokorraren erakusle garbia da. Lan Harremanak eraldatzea dugu helburu. Lan duina bermatzeko, beharrezkoa da Euskal Herrian bertan hartzea gure lan eta bizi baldintzen inguruko erabakiak.

Hemen nahi dugu lan egin. Hemen erabaki. Lan-harremanen berzko esparru bat behar dugu. Lan eremuan ere burujabetza eskuratzen ez badugu, estatalizazio eta prekarizazio prozesuaren menpe jarraituko dugu.

Aldaketa politiko eta sozial orokor baterako burujabetza prozesua martxan jartzea da aurrean daukagun erronka eta hau egunez egun eta tokian toki, burujabetza guztiak borrokatzetik pasatzen da.

Estatalizazioak dakarren prekarizazioaren aurka eta lan harremanetarako euskal esparruearen alde!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen