Lopez Rekarte futbol-familiako Maitane fitxatu du Realak

0
2558

Maitane gaztea Luis Mari eta Aitor Lopez Rekarteren iloba da, baita ‘Kote’ren alaba ere. Lehen Mailako Levanten jokatu du orain arte, eta atzo Realak aurkeztu zuen, familia artean.

Argazkia: Real Sociedad.

Maitane Lopez Millan 1995ean jaio zen, eta Balear Uharteetako Son Cotoner taldean hasi zen futbolean. Balear Selekzioko kategoria guztietan jokatu zuen.

Sporting Ciudat de Palma eta Collerense taldeetan trebatu zen. 17 urtez azpiko estatuko selekzioarekin Europako Txapelketan txapeldunordea izan zen.

2015ean Lehen Mailako Levantek fitxatu zuen, eta atzo Realak bere fitxaketa aurkeztu zuen, familiako kideak alboan zituela. “Haurtzarotik nuen amets bat bete dut”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen