Arrasateko lokaleko foku “txiki, familiarra” “kontrolpean dago”, Jaurlaritzaren arabera

0
1915

Jaurlaritzak ere jakinarazi du Urretxuko atzoko positiboak “ez duela zerikusirik Arrasatekoekin”. Hemengoa eta beste fokuak “erabat estabilizatuta eta kontrolatuta daude”. Arrasateko lokalak “oso goiz atzeman zuen arriskua”.

Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Nekane Murgak, prentsaurrekoa eskaini du oraintsu COVID-19aren inguruan.

Atzo 4.183 proba egin ziren atzo Euskal Autonomia Erkidego osoan. Horietatik 3580 PCRak izan ziren, eta 603 test serologiko edo azkar.

Sailburuaren arabera “egoera onean gaudela”, eta “lortutakoa ez galtzeko” neurriak hartu behar dira.

Erakunde publikoek “radar guztiak” martxan dituzte. Egun EAEn guztira 566 pertsonari jarraipena egiten ari zaizkio, positibo emandako pertsonen “hurbileko pertsonak”.

Osasun-zentro “guztiak prest” daude testak egiteko, eta “bagenekien fokuak sor zitezkeela uda partean”. Eskerrak eman dizkio “batez ere Erizaintzari”.

Jende pilaketen aurrean Jaurlaritza eta Osasun Saila “instituzio guztiekin elkarlanean” dabiltza. Oro har, herritar “guztiek” holako ospakizunen aurka daude.

Osasun Sailaren arabera, atzo ez zen PCR bidezko positiborik izan Arrasaten. Orain arte denera 270 positibo atzeman dira bertan.

Urretxuko positiboak “ez du zerikusirik Arrasatekoarekin”. Gipuzkoako foku guztiak “erabat estabilizatuta, kontrolatuta” daude. Arrasateko lokaleko fokua “txikia, familiarra” da. Murgak ez du honen inguruko datu gehiagorik eman.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen