Arrasateko Lined taldeak ‘Soulcrifice’ aurkeztu du Gaztetxean

0
702

Arrasateko Lined taldeak ‘Soulcrifice’ aurkeztu du Gaztetxean. Taldeak iazko udaberrian argitaratu zuen bigarren diskoa, ‘Soulcrifice’, baina pandemiaren ondorioz, orain gutxira arte ezin izan du kontzerturik eman.

Hala ere, pozik daude orain arteko zabalkundearekin, Ruben bateria joleak azaldu izan digun bezala. Izan ere, “taldekide batek taberna bat du Arrasaten eta disko etxeak online bidez salmenta kopuru nahiko ona egin izan dugu”.

Gainera, Valentziako disko etxe honek “elkarrizketa kopuru dezente lortu dizkigu, eta promozio ona egin digu”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen