Argazkia: MB artxiboa.
Ertzaintza atzo arratsaldeko 8:45ak aldera bertaratu zen Arrasateko Lild supermerkatuan, establezimenduko arduradunen deia jaso ostean. Oraindik identifikatu ezin izan dituzten hiru pertsonak auto batean ihes egin zuten, supermerkatutik ustez lapurtu zituzten produktu batzuk ordaindu gabe. Ertzaintzak diligentziak ireki ditu, eta supermerkatuko arduradunek salaketa jartzeko zain dago.