Arrasateko lapurretei buruzko bi kasu artxibatu dira epaitegian

1
1615
lapurrak

Beste kasu batean sententzia erabaki da, baina oraingoz ezin izan diote akusatuari epaia jakinarazi.

2016 urte ingurutik lapurreta ugari jasan dituzte Arrasateko denda eta taberna ugarik, besteak beste.

Udaltzainburu ohiak, Amaia Frontaurak azaldu izan duenez, lapurrek “bi urtetik beherako zigorrak jaso izan dituztenez, aske geratu izan dira”.

Horri gehitzen zaio Maria Ubarretxenak azaldutakoa, alegia, lapurreta egiten denetik epaiketa egin arte “hiruzpalau urte” igaro daitezkeela.

Mondraberri egunkariak Justizia Administrazioko informazio-iturri ofizialetik jakin du, lapurreten harira, Arrasateko gizonezko gazte baten inguruko bi kasu artxibatu direla epaitegian.

Horrek esan gura du instrukzioko epaileak, epaile ikerlariak, ez duela proba nahikorik jaso edota lortu susmagarria epaiketa batera eramateko. Horren ondorioz, gizonezko hau aske da egun.

Halaber, Arrasateko beste gizonezko gazte batek epaiketa izan du, eta epaileak sententzia erabaki duen arren, oraindik akusatuari ezin izan diote epaia jakinarazi.

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen