Arrasateren herri mugakideetara joan daiteke aire zabaleko jarduera fisikoa egitera adibidez

0
2832

Neurriak gogortu diren arren, badira salbuespen batzuk, tartean Aretxabaleta, Bergara, Oñati, Aramaio eta Elorriora joateko aukera batzuk. Albiste honetan jaso ditugu herritarrei eragiten dizkieten hainbat neurri, garrantzitsuenetarikoak:

Etxeratze-agindua gaueko 23:00etatik goizeko 6:00etara.

Ordutegi horren barruan, espazio publikoetan soilik egon ahalko da sabuespen hauekin:

a) Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erosteko.
b) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateko.
c) Albaitaritza-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik.
d) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzeko.
e) Ohiko bizilekura itzultzeko, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin ondoren.
f) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza emateko.
g) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.
h) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.
i) Gasolindegietako edo gasolina-zerbitzuguneetako errepostajea, aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean.

Udalerritik ezin da irten edo udalerrira ezin da sartu, itxiera perimetrala dago, ondoko salbuespenekin:

a) Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joateko.
b) Laneko, lanbideko, enpresako, erakundeetako edo legezko betebeharrak betetzeko.
c) Unibertsitate-, irakaskuntza- eta hezkuntza-zentroetara joateko, haur-hezkuntzako eskolak barne.
d) Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzeko.
e) Adinekoei, adingabeei, menpekotasun-egoeran daudenei, desgaitasunen bat dutenei edo bereziki ahulei laguntza eta zaintza emateko.
f) Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo hornidura-estazioetara joateko.
g) Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko edo presako jarduketak.
h) Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzeko, bai eta beste administrazio-izapide atzeraezin batzuk ere.
i) Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egiteko.
j) Ezinbestekoa edo premia-egoera dela eta.
k) Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatua.

Era berean, Arrasate ondoko udalerrira igaro ahalko da (Aretxabaleta, Aramaio, Bergara eta Oñati) ohiko igarobidea bada, banakako gizarte-, ekonomia- eta kirol-jarduerak egiteko, edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. Salbuetsita daude baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezkoak diren lekualdatzeak.

Pertsona-taldeak erabilera publikoko espazioetan, itxietan nahiz aire zabalekoetan, nahiz erabilera pribatuko espazioetan egoteko, ezinbestekoa izango da gehienez ere 6 pertsona egotea, salbu eta bizikideak badira.

Lantokietan ez da maskara nahitaez erabili beharko langileak beren lanpostuetan eserita daudenean. Dena den, haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Baina maskara nahitaezkoa izango da baldin eta langileak beren lanpostuetan eserita ez badaude eta espazio komunak partekatzen badituzte.

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da.

Ezin da erre bide publikoan edo aire zabaleko espazioetan, ezin bazaio pertsonen arteko 2 metroko gutxieneko distantziari eutsi.

Debekatuta dago mota guztietako establezimenduetan alkohola saltzea 20:00etatik 08:00etara bitarteko ordutegian. Hori guztia, ostalaritzako eta jatetxeetako lokalen kasuan izan ezik. Debekatuta dago ere alkohola edatea espazio publikoetan.

Beilak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan; behar bezala gaituak izan beharko dira, eta, gehienez ere, 30 pertsona izan ahalko dira aire zabaleko guneetan, eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratuen kopurua txikiagoa bada, ezingo da gainditu baimendutako edukieraren ehuneko 50.

Hildako pertsona bat ehorzteko edo haren errausketa-agurra egiteko segizioan, gehienez ere 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, ekitaldia leku irekian egiten bada. Kultu-lekuetan ezingo da edukieraren ehuneko 50eko kopurua gainditu.

Beren jarduera bide publikoan, aire zabalean edo sedentarioa ez den salmentaren gisan jarduten duten azoken kasuan, –azoka txiki gisa ezagutzen direnak– ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen %50 baino gehiago.

Ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluaren aplikazio-eremuan sartzen ez diren euskaltegi, akademia, autoeskola, eskola eta arautu gabeko prestakuntza-zentroetan egiten den jarduera, halakoak dagokien erregistroan inskribatuta baitaude, presentziala izan ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonaren mugara bitarte.

Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek: Barruan baimendutako gehieneko edukieraren % 50eko edukiera baimentzen da, eta mahaien eta, hala badagokio, mahai-multzoen arteko 1,5 metroko distantzia fisikoa ziurtatu beharko da, barruan zein kanpoan. 1,5 metroko distantzia hori mahaietatik gertuen dauden pertsonen artean neurtuko da. Kontsumoa mahaian eserita egingo da beti. Barran kontsumitzea debekatuta dago.

Ostalaritza eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuek, terrazek barne, 23:00ak baino lehen itxi beharko dute, barne hartuko da bezeroak ateratzea, 23:00etan zirkulazioa mugatu baino nahikoa lehenago. Lokala itxita egon beharko da jendearentzat eta ezin izango da berriro ireki 06:00ak baino lehen.

Txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak itxita egon beharko dute.

Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako eremu komunetan gehieneko edukiera %50ekoa izango da, eta ezin izango dira inoiz egon aldi berean 30 pertsona baino gehiago.

Museo, erakusketa-areto, monumentu eta bestelako kultura-ekipamenduetan taldeen bisitak gehienez 6 pertsonakoak izango dira, monitorea edo gida barne. Areto edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 50eko gehienekoarekin egin ahal izango dira jarduerak (gehienez ere 400 pertsona onartuko dira).

Azoka-esparruek beren jarduera nagusiarekin lotutako azokak egin ahal izango dituzte; eta areto edo espazio bakoitzeko edukiera baimenduaren %50eko edukiera izango dute gehienez ere.

Kultura-ikuskizunak egin ahal izango dira publikoarekin instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste eraikin mota batzuetan, gehienez ere % 50eko edukierarekin, eta gehienez ere 400 pertsonarekin.
Aire zabaleko kultura-jarduerak eta -ikuskizunak egitea baimentzen da, baimendutako edukieraren % 50eko gehieneko edukiera baimenduarekin, eta gehienez ere 600 pertsonara arte.

Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da. Bakarka soilik egin ahal izango da kirola. Salbuetsita daude gimnasioetan programatutako ikastaroak edo jarduerak, betiere maskara erabilita, bai eta lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak ere.

Talde federatuen edo eskolakoen kirol-entrenamenduak baimenduta daude, seiko taldeetan. Eten egiten da profesionala edo erdi-profesionala ez den talde federatuen lehiaketa, bai eta 2007. urtean eta hurrengoetan jaiotako ikasleek parte hartzen duten eskola-kiroleko lehiaketak ere.

Kirol-instalazioetan, baimenduko den gehieneko edukiera izango da instalazioaren edukiera baimenduaren %50. Taldean ematen diren eskoletan, gehienezko parte-hartzaile kopurua 6 lagunekoa izango da talde bakoitzeko.

Aire zabaleko jarduera fisikoa: Banaka edo taldeka egin daiteke, kontaktu fisikorik gabe, eta gehienez ere 6 pertsonako taldeetan.

Bidaiarien lurreko garraioetan (trenbidea eta errepidea), garraio horiek publiko erregularrak, eskatu ahalakoak zein garraio osagarri pribatuak izan, gehieneko edukiera bete ahalko dira, bai eseritako plazei bai zutikako plazei dagokienez.

Bidaiarien lurreko garraioetan, kable bidezkoetan eta itsas garraioetan, erreserba edo eserlekua esleituta dutenean, txartelak aldez aurretik saltzeko kanalen bidez erostea sustatuko da. Guztiz nahitaezkoa eta ezinbestekoa da sei urtetik gorakoentzako maskarak erabiltzea, bidaia hasten denetik amaitzen den arte.

Aire zabaleko edo estalitako igerilekuetan, kirol- edo jolas-erabilerarako direnean, edukieraren % 50eko muga errespetatu beharko da.

Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioetan 4 metro koadro bakoitzeko pertsona 1 egon ahalko da gehienez.

Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak: Establezimendu hauen itxiera deklaratzen da.

Neurri guztien zerrenda hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen