Arrasateko 8 langabe kontratatuko ditu Udalak, izen-ematea zabalik da

0
792

Artxiboko argazkia eta beheko testua: Arrasateko Udala.

Udalak 8 langabe kontratatuko ditu Basolan II enplegu-formakuntza programaren barruan. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketa – EAE-ko EGF Plus 2021-2027 Programaren esparruan–.

Planaren ezaugarriak

Arrasateko udalerriko baso eta natura guneen mantenuan aritzeko 8 pertsonako talde batekin enplegu-formakuntza programa bat garatuko da, 6 hilabeteko iraupenez, formazioa eta lana uztartuta:

  • 100 orduko zeharkako formazioa, taldean, lan-merkatuaren eskakizunetara egokitzen laguntzeko, eta lan-bilaketa eraginkorra lortzen laguntzeko.
  • 6 orduko lanerako orientazio indibiduala, norberaren laneratze prozesua antolatzen laguntzeko.
  • 6 hilabeteko lan kontratua %75eko lan-jardunarekin, baso eta natur espazioen mantenuan aritzeko, Udaleko natur espazioen mantenuko zerbitzu teknikoen ardurapean.

Kontratatzeko baldintzak

Hautagaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  • Arrasaten erroldaturik egotea bai hautagaitza enplegu-eskaintzara bidaltzen den momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Kontratatutako pertsonak langabetuak izan behar dira, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa alta egon, bai hautagaitza enplegu-eskaintzara bidaltzen den momentuan bai kontratua hasteko egunaren aurreko egunean.
  • Zaurgarritasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan egotea, egoera horiek ulertuta hauetako kasuren baten egotea:

1.- DSBEa eta/edo BGE jasotzen duten titularrak edo onuradunak.

2.- Luzaroko langabetuak: Luzaroko langabetutzat joko dira hautagaitza bidali aurretiko 540 egunetan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian gutxienez 360 egun eman dituztenak.

3.- Kualifikazio maila: DBHko graduatua edo baliokidea, edo horren azpiko maila akademikoa izatea.

  • Gaztelaniazko maila nahikoa edukitzea, ahoz zein idatziz, formazio saioetan eta lan jardunean aritzeko.
  • “Oreka eta ekitatea lortzeko lurralde-proiektu berriak. Kolektibo kalteberak” inbertsioaren 2022-2023 deialdian diruz lagundu­tako proiektu batean aritzeko kontratatua ez izatea, salbu eta behar adina parte-hartzaile ez egoteak proiektua abian jartzea eragozten badu; kasu horretan, pertsona horien parte-hartze justifikatua baimenduko litzateke.
  • Baso lanetan aritzeko osasun ezintasunik edo bestelako eragozpenik ez edukitzea.

Hautagaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian 162024001482 eskaintza zenbakian). LANBIDEk egingo du hautagaien aurretiko aukeraketa, aurreko puntuan ezarritako b), c) eta e) baldintzen arabera.

Lanbiden izen emateko epea

Otsailaren 5etik 15era, biak barne.

Hautagaiaren azkeneko aukeraketa

8 hautagaien aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta hautagaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, hautagaien zerrenda, hautaketa frogen informazioa eta abar) udaleko web orrian argitaratuko dira, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Garcia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen