Arrasateko Kontralde eta Rebel Noisek Deban joko dute zapatuan

0
470

Antsoain herriko Sofokaos taldearekin partekatuko dute oholtza, eta jaialdia Debako Gaztetxean izango da.

Argazkia: Kontralde.

Kontralde taldeak kontzertuak ematen jarraitzen du, eta zapatu honetan Oxel, Manex, Julen eta ‘Boli’ Debako jaialdian parte hartuko dute.

Gauza bera egingo du Arrasateko beste talde batek, Rebel Noisek, izan ere, Oihan, Manex, Unax, ‘Iturri’ eta ‘Ando’k ‘Infernuko atean’ diskoa aurkezten jarraitzen dute.

Aipatzekoa da egun bat lehenago, ostiralean, Arrasateko Gaztetxean kontzertua emango dutela, Elorrioko Estutu taldearekin batera.

Era berean, Sofokaos talde antsoaindarrak ‘Errealitatearen beste aurpegia’ lana aurkeztuko du, gaueko 22:30ean hasiko den jaialdian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen