Arrasateko kirol talde guztiak lanera itzuli dira [kirol prebia]

0
240

Argazkia: MB artxiboa.

Gure taldeetako hiruk etxean jokatuko dute asteburu honetan. Arrasate/Eibar errugbi taldea izango da kantxaratzen lehena, eta bere zaleen aurrean jokatuko duen lehen partidua izango da. Bihar, larunbata, goizeko 11:30ean Durango izango du aurkari Mojategin.

Arratsaldean, bere zaleen aurrean estreinatuko den beste talde bat boleiboleko Arizmendi izango da. Aurreko urteetan bezala, Euskal Ligako taldeak Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatuko ditu bere partiduak. Bihar, larunbata, arratsaldeko 16:30ean Galdakao izango du aurkari.

Bestalde, nazional lehen mailako Mondragon Unibertsitateak Iturripen jokatuko du. Aurrean Unibasket Logroño izango dute Ointxeko jokalariek. Partidua arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Mondragon Unibertsiteko denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira.

Arrasatetik urrun beste sei partidu jokatuko dira. Bihar larunbata Mondra, Mugarri Ingou, Kanpanzar Arrasate eta Mondrate taldeek jokatuko dute. Igandean, berriz, Leintz Arizmendi eta EBA Ligako Mondragon Unibertsitatea arituko dira.

Futbolari dagokionez, Mondrak larunbat honetan jokatuko du Zarautzen aurka. Partidua arratsaldeko 15:30ean jokatuko da Asti futbol zelaian. Bestalde, Leintz Arizmendik Tolosara bidaiatuko du. Etxeko taldearen aurka jokatuko du igandean, goizeko 10:30ean Usabal futbol zelaian.

Larunbatean Mugarri Ingou Arrasate eskubaloi taldeak jokatuko du ere. Oraingoan Txingudi Goibar izango dute aurrean. Partidua arratsaldeko 16:00etan jokatuko da Irungo Artaleku kiroldegian.

Ordubete geroago, arratsaldeko 17:00etan, Kanpanzar Arrasate errugbi taldeak jokatuko du. Betsaide Elorrio izango du aurrez aurre, eta Elorrioko errugbi zelaian jokatuko da partidua.

Areto futbolari dagokionez, Mondratek Leioara bidaiatuko du. Arratsaldeko 17:30ean Sakonetas kiroldegian Leioako Ibarakiren aurka arituko da. Arrasateko taldeak garaipenengatik kontatzen ditu bere partiduak.

Jardunaldia EBA Ligako Mondragon Unibertsitateak itxiko du. Igandean jokatuko du, arratsaldeko 18:00etan, Los Arcos Solar jatetxearen aurrean, Kantabriako Solares herriko Mies de Como kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen