Arrasateko jubilatuek Zugastieta eta La Arboleda ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 18an antolatutako txangoan. Eguneko egitarauak hainbat geldialdi izango ditu: Trapagaranen hamaiketakoa egingo dute, Meatzaritza Museoa bisitatuko dute eta Larreineta funikularrean ibiliko dira. Horrez gain, aisialdirako tartea ere izango dute.
Bazkaria Leon XIII jatetxean egingo dute. Txangoak 40 euroko prezioa izango du, eta ordainketa txartel bidez egingo da. Bi autobus jarriko dituzte parte-hartzaileen eskura.
Izen-ematea azaroaren 9an eta 10ean egin ahal izango da, 11:00etatik 12:00etara. Txartelak azaroaren 16an banatuko dituzte, ordutegi berean.




