Arizmendiarrieta pasealekuko sutea irmoki gaitzetsi du Udal Gobernuak , egileei arrasatearrekiko gizalegea eta errespetua eskatuz

2
1524

Testua: Udal Gobernua (EAJ-PNV – PSE-EE).

Atzo, uztailak 11, goizaldean bost edukiontziri su eman diete Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta paseakeluan, bi auto errez.

Horrelako ekintzen aurrean, beste behin errespetua eta egileei gizalegez jokatzeko eskatu nahi die Arrasateko udal gobernuak. Izan ere, gobernu taldea errespetuan oinarritutako herria eraikitzen lanean ari da, eta honelako ekintzek ez dute lekurik Arrasaten. Molde zahar hauek atzean uzteko eskaera publikoa luzatu diete, beraz, egileei, errespetua eta gizalegea baitira, hain zuzen, elkarbizitzaren oinarrizko printzipioak.

Arrasateko herriak ez du horrelakorik onartzen. Ulergaitza da ekintza bera, baita helburua ere, herritarren bizitza arriskuan jarri baita. Sugarrak etxebizitzetatik gertu zeudenez, hango bizilagunak etxetik atera behar izan ziren beraien segurtasuna bermatzeko, sutea itzali arte. Onartezina da. Lehen solairuko etxeak kalte materialak izan ditu ere.

Errespetua, eta adierazpenak egiteko gizalegezko bideak erabiltzea eskatu du Udal Gobernuak. Aldarrikapenak mila eratara egin daitezke inoren segurtasuna eta bizitza arriskuan jarri gabe. Aukera badago, eta horrela egitea exijitzen du gobernu taldeak.

Hori ez da bidea, eta argi eta ozen aldarrikatu nahi du Udal Gobernuak honelako jarrera eta ekintzek ez dutela lekurik egungo gizartean. Arrasateko Udalak aurrera egin nahi du,  errespetuen oinarrituta, guztion elkarbizitza bermatuz.

2 IRUZKIN

  1. Udalak egin behar duena da segurtasuna behingoz mantentzea, eta Udaltzaingoak bere lana bete dezala. Zenbat edukiontzi erre dituzte azken hilabeteetan? Jende guztiak badaki gutxi gorabehera zein mutil koadrila ari den komertzioetan lapurtzen, herria apurtzen eta abar. Jende honen aurkako neurriak har daitezela behingoz eta Udaltzaingoak legeak betearaz ditzala, delituen bila aritu dadila. Nahikoa da: Santa Barbarako botiloiak jartzen ditut adibide bezala, hilabeteak daramatzagu behingoagatik zerbait egin dadin eta ez da ezer egiten. Poliziari deitzen badiozu, ondorengoa erantzutera mugatzen da: Alkatetzaren aldetik ez aktuatzeko agindua duela. Inork ez du bere gain hartzen kaos honen ardura, eta kontuan hartu behar da lantegian nik lana egunero txarto egiten badut, langabeziara bidaliko nautela. Beraz, batzuek legeak betearaz ditzatela, herri honen egoera ia lotsagarria da.

  2. Pankartak kentzeko agindua ematen duen Pnvpsoeko udal gobernu horrek ez dauka adierazpen hori egiteko eskubide moralik. Zer esan nahi duzue ” molde zahar” horrekin? Kontenedoreak erretzeak adierazpen eskubidearekin zergatik lotzen duzue?

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen