Arrasateko Jabetze Eskolak ekintza eskaintza zabala antolatu du ikasturtearen 2. seihilekorako

0
1004
JABETZE ESKOLA

Guztira 9 ikastaro, 6 tailer eta bestelako ekimen ugari daude aukeran. Izena emateko epea urtarrilaren 20tik 24ra izango da eta ikastaroetan parte hartuko den jakinarazteko epea urtarrilaren 27tik 31ra.

Testua eta argazkia: Arrasateko Udala.

Emakumeen Txokoak antolatzen duen Jabetze Eskolak ekintza, ikastaro eta tailer eskaintza zabalarekin ekin dio 2020ari. Guztira 9 ikastaro, 6 tailer eta bestelako ekimen ugari daude aukeran ikasturtearen 2. seihilekoan.Izena emateko epea urtarrilaren 20tik 24ra izango da, eta ikastaroetan parte hartuko den jakinarazteko epea urtarrilaren 27tik 31ra.

Bertatik adierazi dutenez, lanketa pertsonala eta kolektiboa uztartzen dituen jarduera sorta antolatu dute: “elkarrekin lan egiteko aukerak, giro onean,  emakumeon eskubideak erdigunean ipiniz eta geu, emakumeok, protagonista izanik. Gorputzak lantzeko proposamen ugari, osasunean erreparatuz, ahalduntzea sustatuz, plazak hartuz, sorkuntzatik eta feminismotik… emakumeok garelako protagonistak” azaldu dute.

Honakoa da eskaintza:

Ikastaroak

Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa Saioa Baena Gorosabelekin. Otsailaren 3tik aurrera, astelehenero, 9:30etatik 11:00etara. Guztira 12 saio izango dira.

Gure gorputza despatriarkalizatuz, Nora Ziarsolo Garaterekin. Otsailaren 10etik aurrera, astelehenero, 18:30etatik 20:30etara. 8 saio izango dira guztira.

Xilografia tailerra linoleo gainean Oihana Ugarte Iriarterekin. Otsailaren 3tik martxoaren 9ra, 18:00etatik 20:00etara.

Emakumeon osasuna eta mindfulness-a, Pepa Bojó Ballesterrekin. Otsailaren 4tik aurrera, asteartero, 15:30etatik 17:30etara. Guztira 14 saio izango dira.

Autofikzio feministaren tailerra, Belen Nevado Méndezekin. Otsailaren 18tik aurrera, asteartero, 17:30etatik 20:00etara. 12 saio.

Musika eta ahalduntzea, Olatz Salvador Zalduarekin. Otsailaren 5etik aurrera asteazkenero, 18:00etatik 20:00etara. Guztira 14 saio izango dira.

Autoestima feminista lantzeko tailerra Oihana Anduezarekin. Otsailaren 6tik aurrera, ostegunero, 17:30etatik 20:30etara. 3 saio.

Jende aurrean hitz egiteko ikastaroa, Idoia Eizmendi Aldasororekin. Apirilaren 23tik aurrera, 17:30etatik 20:00etara, ostegunero. 6 saio.

Autoen oinarrizko mekanika ikastaroa. Irakaslea: Paz Carvajosa Dalmau. Apirilaren 23tik aurrera, ostegunero, 18:00etatik 20:30etara. 6 saio.

Tailerrak

Eztabaida feministak: amatasuna, Ainara Gorostizu Muxikarekin. Otsailak 29an, larunbata, 10:00etatik 13:00etara.

Nirebaitan, Argenis Mesa Ruizekin. Otsailak 16 eta martxoaren 1ean, 10:00etatik 13:00etara.

Ekintzailetza eta zaintza lanak, María Teodocia Juncayekin. Martxoak 15ean, igandea, 10:00etatik 13:00etara.

Jaiak, genero harremanak eta feminismoa, Emagin elkarteko kide batekin. Apirilak 24 eta 25ean, 16:30-20:30 eta 10:00-14:00 hurrenez hurren.

Gorputzak eta disidentziak klabe deskolonial eta transfeministatik, Lucrecia Massonekin. Maiatzak 8 eta 9an, 16:30-20:30 eta 10:00-14:00 hurrenez hurren.

Mikroestanpako tailerra, Julia Villarubia Pinesekin. Maiatzak 16 eta 23an, 10:00-13:00 eta 14:30-19:30, hurrenez hurren.

Bestelako ekintzak

OTSAILA

MARTXOAK 8KO KARTELEN XXIII. KARTEL LEHIAKETA

Arauak eta informazioa: emakumetxokoa.arrasate.eus

Emakumetxokoan: 943 79 41 39 / 618 206 233

Facebook: Arrasateko Emakume Txokoa

Leloa: Bizitzak erdigunean!

Lanak aurkezteko epea: otsailaren 14ra arte

ANTZERKI EMANALDIA: “PANPINA”

Zuzendaria: Erika Olaizola

Otsailaren 13an, eguenean 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

KONTRAKO EZTARRITIK: Bertso saio literarioa

Bertsolariak: Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran

Gai jartzailea: Danele Sarriugarte

Otsailaren 26an, eguaztenean 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

MARTXOA

MARTXOAK 8KO KARTELEN ERAKUSKETA

Martxoaren 4tik 18ra, Emakume Txokoan

Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00

 “ERROA ETA GEROA” DOKUMENTALAREN EMANALDIA ETA SOLASALDIA

Aurkezpena: Ane Gorosabel Monje

Martxoaren 3an martitzenean 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

MARTXOAK 8KO EMAKUME ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA

Martxoaren 7an, Seber Altube plazan

Izenak emateko epea: Otsailaren 5etik 19ra bitartean

“ERRADIKALAK GINEN” IKUSKIZUNA:

Ane Labaka Mayoz (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkigilea)

Martxoaren 7an, zapatuan 19:00etan, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

“NIK SINISTEN DIZUT” LIBURUAREN AURKEZPENA

Samara Velte, liburuaren egilearen eskutik

Martxoaren 17an, martitzenean 18:30ean, Kulturaten, Areto Nagusian. Euskaraz

ZINEGOAK HEDAPENA

Film laburren emanaldia

Martxoaren 26an, eguenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian. Euskaraz eta gaztelaniaz

“MALEN ETXEA. ZAINTZAREN ESKLABO” Dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

Jessica Guzmán Correa eta Silvia Carrizo Fernández (Malen Etxea elkarteko kideak)

Martxoaren 31n 18:30ean, Kulturateko Areto Nagusian

Ikastaro zein tailerren inguruko informazio gehiago edota aholkularitza jasotzeko, Emakume Txokora bertara daiteke edota 94379 41 39/ 618 206 233 telefono zenbakietara deitu.  Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta ostiraletan 10:00-14:00.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen