Arrasateko ikasleek Agenda 2030en proposamenen jarraipena egin dute alkatearekin

0
528

Iaz herriko ikasleak lantzen aritu ziren ‘Energia irisgarria eta ez kutsagarria hiri jasangarrian’ eta bertan jasotako proposamenak aztertu dituzte ikasleek alkatearekin, bide batez, aurten gauzatuko den Esku Hartze Plana ere ezagutu dute.

Beheko testua: Arrasateko Udala. Argazkiak: ieskola.

22/23 ikasturtean, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan, herriko ikastetxeek Garapen Iraunkorreko 7. eta 11. helburuak landu zituzten (energia eta hiri jasangarriei buruzkoa helburuak) eta kurtso bukaeran 13 proposamen eraman zituzten osoko bilkurara herriko egoera hobetzeko asmoz.

Gaur, azaroak 15, alkatearekin bildu dira proiektu honetako ikasle ordezkariak iazko proposamenei buruz hitz egiteko. Bertan jaso dituzte proposamen bakoitzaren erantzunak eta Udalak dituen asmoak. 

Horrekin batera, aurten gauzatuko den Esku Hartze Plana ere aztertu da eta alkatearekin egon diren ikasle hauek foro hau aprobetxatu dute beraien kexkak eta iradokizunak luzatzeko. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen