Arrasateko I. Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa hastear da

0
1064

Real Sociedad Itsaspekoek antolatuta, eta Udalak babestuta, zine emanaldiak izango dira doan bihartik, Kulturaten eta Amaian. Baita erakusketa bat Kulturaten ere. Helburua bikoitza da: “itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea”.

Bideoa eta kartela: CIMASUB.

Jaialdi hau Real Sociedad Itsaspekoek antolatu dute, eta Arrasateko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Real Fundazioa ditu babesle.

Zine emanaldiak datozen martitzenetan izango dira, hau da, urtarrilaren 23an, urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an. Lehen bi saioak Kulturaten izango dira, eta hirugarrena Amaian.

Emanaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da, adin guztiendako zabalik.

Era berean, erakusketa urtarrilaren 23an irekiko da Kulturaten. Eta zabalik izango da 17:30etik 20:30era astelehenetik zapatura, otsailaren 2ra bitarte.

Ekitaldi hauek Cimasub-en 2023/24 Tourraren baitakoak dira, eta helburua bikoitza da: “itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea”.

Horretarako “urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa”.

Zeregin horretan “edertasuna eta biodibertsitate guztia erakusten du, baita giza portaeraren eta jarreraren ondorioz duten egoera larria ere”.

Gainera, Txikiziklo Itsaspekoa ere egingo da Amaia Udal Antzokian, otsailaren 6an goizeko 10:00etatik aurrera.

Ekitaldi hau Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta dago, hau da, 10 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.

Cimasuben zikloa 1975ean abiatu zuten, eta “erakunde, erakunde babesle eta laguntzaileei esker, Cimasub planeta osoko itsaspeko zinemaldirik luzeena bihurtu da, eta mundu mailan erreferente”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen