Arrasateko hitzak ezagutzen? Irabazi sari bat! [Testua: Euskaraldia]

1
1339

Urtarrilaren 15a bitartean, euskal kultur produktuez osatutako bi poltsen zozketa egongo da martxan. Parte hartzeko, Arrasateko hitz berezia eta bere esanahia idatzi paper batean edo txantiloian, eta harremanetan jartzeko datuekin batera, sartu Kulturaten eta BAZen topatuko dituzuen kutxetako batean.

Irudiak: Arrasateko Euskaraldia.

Aurtengo Euskaraldian, Arrasateko hitz batzuk ezagutu eta berreskuratzeko aukera izan dugu, baina ez dugu horretan gelditzerik nahi: hitz gehiago nahi ditugu, gure egunerokotasunean gehiago erabiltzeko. Horregatik, lehiaketa bat egitea bururatu zaigu Arrasateko Euskaraldiako kideoi.

Atxikita doakizuen txantiloia bete behar duzue ezagutzen duzuen Arrasateko hitz batekin, bere esanahiarekin (edo bere erabileraren testuingurua azaltzen duen esaldi batekin) eta zuen datuekin. BAZen eta Kulturaten izango dituzuen kutxetan sartu, eta euskal kultur produktuez osatutako bi poltsen zozketan sartuko zarete. Urtarrilaren 15eko eguerdira arte izango duzue parte hartzeko aukera. Zozketa 15ean bertan egingo dugu.

Galdetu etxean, aitona-amonei, familiako kideei, lagunei… eta animatu parte hartzera. Euskaraldian martxan jarritakoa ez dadila gelditu!

Iruzkin 1

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen