Aurreko larunbatean Anoetako pistetan 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketa ospatu zen. Txapelketan Arrasate Atletiko Taldeko hiru atletak parte hartu zuten 1000 metroko lasterketan eta 300 metrokoan.
Gizonezkoen 1.000 metrokoan Eñaut Betegik 2:52:36ko denbora lortu zuen, eta emakumezkoetan Lorea Cancelok 5 segundoan hobetu zuen bere marka 3:29:94ko denborarekin. Bestalde, 300 metroko lasterketan Maia Etxebarriak 43:75eko denbora egin zuen.
Parte-hartze libreko probak
Igande goizean Basaurin egin ziren parte-hartze libreko probetan Arrasateko taldeko hiru atleta ere izan ziren. Hirurek 100 metroko lasterketan parte hartu zuten eta emaitza hauek lortu zituzten:
• Ane del Fresno 13:23
• Maia Etxebarria 13:54
• Oihan Zulueta 11:98




