Hilerriko edukiera mugatuko da Domu Santu egunean

0
472

Baimendutako edukiera, guztira, 275 pertsonakoa da.

Domu Santu egunean, Arrasateko hilerrirako sarbideak edukiera-muga izango du, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako araudi berriak ezarritakoaren arabera. Edukiera kontrolatzeak eragina izango du hilerrian, oro har, eta instalazio bakoitzean, bereziki:
• Baimendutako edukiera, guztira: 275 pertsona
• Klaustro bakoitzaren edukiera: 75 pertsona
• Nitxoen gunea: 120 pertsona
• Hezurtegiaren edukiera: familia 1 (gehienez 5 pertsona)
Garraio publiko berezia egongo da hilerriraino, 10:00etatik aurrera, urriaren 31n (orduro) eta azaroaren 1ean (30 minuturo). Mugikortasun pribatuari dagokionez, Udaltzaingoak ezarritako neurrien arabera, ezingo da hilerriko sarreran aparkatu, eta ibilgailu partikularrek J.L. Iñarratik igo eta Meatzerrekatik jaitsi beharko dute.
Arau-mugak eta COVID-19ren aurrean Udalak eta Arrasateko Parrokoak gaia aztertu ondoren, Elizatik adierazi da ez dela egingo Santu Guztien egunean hilerrian egin ohi zen ekintza. Arrasateko Udalak erantzukizunez jokatzeko eta segurtasun-neurri guztiak betetzeko deia egin die herritarrei: musukoa nahitaez erabili behar da, gehienez 6 pertsonako bilkurak (bizikideak izan ezik), gutxienez 1,5 metroko distantzia pertsonen artean, ordutegi-mugak, segurtasun- neurri orokorrak, etab.


Gainera, hilerrira bisitak Santu guztien egunaren aurreko edo ondorengo egunetan egitea aholkatzen du Udalak, jende pilaketa saihesteko. Udalak arrasatearren kolaborazioa eskatzen du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen